2025eko Mendi-Koloniak martxan daude! Aurten, Euskal Mendizale Federazioa (EMF) eta Nafarroako Mendizale Federazioa (FNDME) elkarrekin antolatu ditugu, Belagua eta ingurune paregabeak ezagutzeko aukera eskainiz.
Formatua:
- Iraupena: 7 egun eta 6 gau (igandetik larunbatera).
- Datak:
- Lehen astea: uztailaren 6tik 12ra
- Bigarren astea: uztailaren 20tik 26ra
Prezioa:
- 250 € parte-hartzaileko eta asteko.
Garrantzitsua:
- Parte-hartzaile guztiek federatuta egon behar dute.
- Kolonietako arduradunek programan aldaketak egin ahal izango dituzte eguraldiaren edo ingurumen-baldintzen arabera.
- Menu bereziren bat behar izanez gero (alergiak, zeliakia, gaixotasunak…), adierazi izen-emate formularioan “Iruzkinak” atalean.
- Plaza mugatuak: 22 parte-hartzaile aste bakoitzeko
- 11 plaza EMFrentzat (Euskal Federazioa)
- 11 plaza FNDMErentzat (Nafarroako Federazioa)
- Parte-hartzaileen adina: 2009 eta 2014 artean jaiotakoak (biak barne).
- Izen-ematearen azken eguna: maiatzaren 15a.
Beste ohar batzuk:
- Zure federazioan plazarik ez badago izena ematean, itxaron zerrenda batean izena eman ahal izango duzu.
- Izen-emateko epea amaitzean, geratzen diren plazak itxaron-zerrendan izena eman dutenen artean esleituko dira, izen-emate ordenaren arabera, federazio bereizketarik gabe.
Ez galdu aukera paregabe hau! Natura bizitzeko, lagun berriak egiteko eta Belaguan esperientzia ahaztezina izateko!



