Mendia arnasbide gisa hartzen duenak, Aramotz mendi lasterketan du bere aukera

Amaia Larruzea
Zornotzako Mendi Astea, ate joka

“Herri honek eskaintza oso zabala du, bai kultur bai kirol arloan. Aramotz ekitaldi bat gehiago izan daiteke, baina lasterketa hasi baino bi aste aurretik 76 bolondres ditugu jada izena emanda, eta azkeneko egun hauetan gehiago izatea espero da”. Hortaz, konpromezu bat bada herrian horrelako ekintzek aurrera egiteko nahian.

Gainera, mendi astearen barruan badira beste hainbat ekintza ere, irailak 30etik urriak 7ra arte, Zornotza mendi gainean kokatuko baitute mendi taldekoek. Hala nola, mendi lasterketaz gain, MTB martxa, mendi martxa, Mendi Film Festivaleko bideorik onenak emango dituzte aretoan, mendia eta naturari buruzko hitzaldia ere emango da Zelaietan, eta Pirinioetako ski-film laburren lehiaketako hainbat film ere ikusi ahalko ditugu Skimetrajeren baitan.

Zornotza Mendi Astea Andres Espinosa ezagutuz ere bada, eta bera gogoratzea eta bere pertsonari eta mendizale handiari omenaldia egitea ere helburuetako bat dela azpimarratu nahi izan dute mendi taldekoek.

Bada herriari zer eskaini

Igor Lopez presidentearen hitzetan, “herritar asko ez dira mendizaleak eta mendiaren mundua ez dute oso ezagun, baina Zornotzako Mendi astearen bitartez, herrira etorriko dan jendeaz eta sortuko dan giroaz gain, herriari mendia eta mendiko jarduerak ezagutaraztea dugu helburu”.

Ibilbidearen nondik norakoak
Aurtengo ibilbideak 30 km eta 2000 m d+ izango ditu. Besteak beste, Egoitz Aragon Larruzeak diseinatutako ibilbideari esker, Euskal Herriko egutegiko probarik menditsuenetako bat izango da eta mendi taldeko presidenteak azpimarratzen duen gisa “mendizalearentzat eginiko mendi lasterketa izango da; mendian ondo dabiltzatenei hobeto egokia nahi duug, lasterketa atletikoetatik ihes egitea eta mendizaleentzat eginikoa bultzatzea”.

Gelditzeko itzuli da; aurrera begira

“Jende gaztearen gogoagatik berreskuratu dugu Aramotz mendi lasterketa, izan ere, probetan dabiltzanek bere egunean ez zuten Aramotz ezagutu eta interneten begira ibili direnean, zerbait piztu zaie barruan, herrian hori izateko nahia eta hortik atera da proba hau berpizteko ideia”, azaldu digu Igor Lopez Zornotza Mendi Taldeko presidenteak, bere garaian berak antolatu eta sortu baitzuen egun gazteenek berreskuratu nahi izan dutena.

Gainera, ez da edonola bueltatu, gelditzeko bueltatu dela uste baitu mendi taldea. Horretarako, urtean zehar bada talde bat astero lanean diharduena eta prest daudenak, hala ere, komenigarria izango zen besteren bat ere laguntzeko prest egongo balitz, anitz eskertuko zuten. Bestalde, udalaren jarrera ere azpimarratu nahi izan dute mendi taldekoek, prestutasun osoa erakutsi baitute momentu oro. Bukatzeko eta amaiera gisa, Lopezen hitzetan “Gauden taldea motibatuta gauden bitartean, eta udalan jarrera berdina dan bitartean, aurrera egiteko moduan gaudela uste dugu”. Jarrai dezala ba mendiak bizirik, eta jarrai dezala Zornotzak gailurrean bizirik. Aramotzen ikusiko dugu elkar.

+ Leer más

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano recuerda que está prohibido acceder a la zona del hundimiento en la calle San Miguel, por motivos de seguridad

16/04/2025

El pasado 14 de marzo, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano cerraba un tramo de la calle San Miguel a la altura

Abierto el plazo para participar en las Colonias y GaueroUDAN 2025

08/04/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano apuesta por el ocio educativo a través de sus programas de verano: Colonias y GaueroUDAN 2025.

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano llevará a cabo trabajos de asfaltado en distintas zonas del municipio la próxima semana

07/04/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano informa que, desde el 7 a 11 de abril, se realizarán trabajos de asfaltado en dos

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas