Mendizaletasuna eta Andres Espinosa protagonista irailean Amorebieta-Etxanon

Mendizale zornotzarrari omenaldia eginez, hilabete osoan zehar, hainbat ekintza antolatu dira, Berba Lapiko ekimenaren baitan, hala nola mendizaletasunari buruzko gune tematikoa liburutegian, UztargiKlik elkartearen argazki-erakusketa, Alex Txikonen hitzaldia eta Andrés Espinosaren omenezko ibilbide gidatua.

Irailean zehar, Berba Lapiko ekimenak mendizaletasuna eta Andrés Espinosa zornotzarra izango ditu ardatz. Berba Lapiko programaren bidez, mendiaren, argazkigintzaren eta historiaren inguruko hainbat jarduera antolatu dira, Espinosaren figura gogoan hartuta.

Berba Lapiko Amorebieta-Etxanoko liburutegian kokatzen den kultur ekimena da, eta bere helburua da hilero gai zehatz baten inguruan irakurketa eta ezagutza sustatzea herritarren artean. Horretarako, liburutegiko espazio batean, aukeratutako gaiarekin lotutako liburuak, aldizkariak eta bestelako materialak jartzen dira eskuragarri. Horrela, adin guztietarako interes eta hausnarketarako gune ireki bat sortzen da.

Oraingo honetan, Berba Lapiko mendizaletasunaren inguruan ariko da; gai hori ardatz hartuta material desberdina egongo da eskuragarri liburutegian. Mendialetasunaren inguruko interesa pizteko edo berriz pizteko aukera paregabea eskaintzen du hilabete honetako eskaintzak.

“Mendian” erakusketa, UztargiKlik elkartearen eskutik

Irailaren 15etik 26ra, liburutegiko lehen solairuko sarreran ikusgai egongo da “Mendian” izeneko argazki-erakusketa. UztargiKlik elkarteko kideek mendiari buruzko ikuspegi pertsonal eta artistikoak jasotzen dituzten lanak aurkeztuko dituzte bertan.

Alex Txikonen hitzaldia Andrés Espinosaren inguruan

Irailaren 22an, 19:00etan, Alex Txikon alpinista bizkaitarrak hitzaldia eskainiko du Zelaietako auditorioan. Topaketa Andres Espinosaren legatuaren inguruan egingo da, eta laster Azpeitiko Mendi Museoan jarriko den mendizale zornotzarraren material pertsonalaren erakusketaren atari izango da. Txikonek Espinosaren garrantziaz duen ikuspegia partekatuko du.

Andres Espinosaren omenez ibilbide gidatua

Hilabeteko ekintzei amaiera emateko, irailaren 28an Andrés Espinosaren omenez ibilbide gidatua egingo da. Bi aukera egongo dira: ibilbide nagusia, 22,6 kilometrokoa, 08:00etan abiatuko da Jauregibarria parketik; eta ibilbide laburra, 6 kilometrokoa eta familientzako egokia, 10:00etan hasiko da toki berean. Azken ibilbide hau PR BI-74 gisa dago homologatuta eta hiru interpretazio-mahai ditu bidean.

Programa zabal honen bidez, Amorebieta-Etxanok mendiarekin duen lotura estua erakusten du eta Andrés Espinosari, euskal alpinismoaren historiako erreferente nagusietako bati, merezitako aitortza egin nahi dio.

+ Irakurri

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1

2025/11/26

Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai

Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

2025/11/26

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only