Ehunmilak lasterketa, 168 kilometroko lasterketa, pagadi eta hariztietan barrena, Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan sartuz, Txindoki (1.346m), Ganbo (1.402m), Aizkorri (1.528m), Erlo (1.026m), Izaspi (967m) eta Ernio (1.075m) menditontorrak igoz 11000m-ko desnibela duen ULTRAITRAILA da. Mikel Atutxak 39 ordu eta 42 minutu behar izan ditu ibilbidea bukatzeko. Lehertuta baina pozik iritsi da helmugara bere familia eta lagunak bertan zituelarik. Zorionak Mikel txapeldun!!!!!! Zoritxarrez Egoitz Aragon-ek eta Kepa Larruzeak ezin izan dute lasterketa bukatu. Azken honek azaldu digu zergatia:Ehun milak ultratrailean 3etatik aurrera Amezketatik pasatzen ez zidaten utzi antolatzaileek, izan ere, Eusko Jaurlaritzak aginduagatik, Euskalmetek iragarritako ekaitzaren ondorioz.. Ez nintzen erretiratu baizik eta bertan, proba bukatutzat eman ziguten nahitaez.