MUNDU BAT MOTXILAN ALEX TXIKONEN «MENDITAZIOAK»

“Mendian nahi dudan kolorekoa bihur naiteke; ahotsak hautatu zein itzalak asmatu. Errege txiki bat naturaren erresuman: noiznahi arrano, noiznahi suge, noiznahi lore…Mendia da nire unibertsoa, nire sorkuntzen irla jostalaria. Hau da hau norberaren konkista konstantea!
Unai Ormaetxea idazle zornotzarra eta Alex Txikon egon ziren Durangoko azokan egin zen liburuaren aurkezpenean. Eta atenzioa piztea lortu zuten, eta ez da gauza erreza Durangon batzen diren nobedadeen artean burua ateratzea.
Unai Ormaetxeak azaldu zituen liburu honen zehaztasunak. “Ez da biografia bat. Liburu osatuago bat egin nahi izan dogu. Bizitza ikuspegi bat. Kapitulo guztietan mendia eta bizitzaren paralelismoa dago. Erlijioa, bakartasuna, gaitzak, egoak, natura, emozioak; beldurra, poza, urduritasuna… Protagonista bakarra Alex da eta bere motxila. “Menditazioak”, mendia eta meditazioak, hitz berri bat asmatu du idazle zornotzarrak. Liburu eredugarria dela dio Unaik.
Liburu honetan Everestera joango gara Alex Txikonekin batera. Oxigeno barik eta negu betean heldu nahi du munduko gailu¬rrera. Baina igoera horretan bere pentsamenduek erakutsiko di¬gute mendia ez dela lehia, ez dela inorekiko erronka eta, aldiz, garrantzitsua dela zelan joaten garen, zerk bultzatzen gaituen, nola jokatzen dugun. Bidea urratu ahala bizitzaz, naturaz eta he¬rriaz hamaika gogoeta, bizipen eta pasadizo azalduko zaizkigu. Mendia izan baitaiteke batera zoriontasuna eta sufrimendua, laguntasuna eta bakardadea, zirimola eta aingura, pizgarria eta motela. Dena bukatu eta hasten den lekua.
Gazteentzako nahiz helduentzako liburu kitzikagarria. Ilustrazioak César Llagunorenak dira.

+ Leer más

La danza sale a la plaza: una iniciativa que une tradición y comunidad

14/04/2025

Durante todo el año se realizan ensayos con un doble objetivo: aprender nuevas danzas y recuperar o repasar otras ya

Amorebieta-Etxano se convierte en escenario de Bilbao BBK Live Herrian

14/04/2025

Como cada año, el festival Bilbao BBK Live amplía su alcance a diversas localidades de Bizkaia antes de su gran

Ocho bandas formarán parte de la XVIII edición del Concurso Internacional de Música de Calle Haizetara

14/04/2025

Amorebieta-Etxano volverá a convertirse en punto de encuentro para las mejores bandas nacionales e internacionales de música de calle con

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas