Musikaz eta ekitaldiz beteriko Zezilia Eguna Amorebieta-Etxanon

  • Azaroaren 21ean, Zubiaur Musika Eskolan piano, gitarra eta hari-orkestraren emanaldiak izango dira, eta ondoren kalejira. Azaroaren 22an, halaber, ospakizunek jarraipena izango dute Sociedad Artístico Cultural Zornotzak Koralean antolatutako ekitaldiekin.

Azaroaren 21ean, ostegunean, Amorebieta-Etxanok Zezilia Eguna ospatuko du musika-emanaldi eta kalejiraz betetako egitarau zabalarekin. Musikari guztien patroiaren omenez antolatuta, ekitaldiek arratsalde osoa hartuko dute, eta musika eta giro aparta izango dira protagonista.

Ekitaldiak 18:00etan hasiko dira Zubiaur Musika Eskolako Auditorioan, piano ikasleen, gitarra taldearen eta hari-orkestraren emanaldiekin. Ikuskizun hauetarako sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte.

Ondoren, 18:45ean, kalejira abiatuko da herriko kaleetan zehar, eta 19:15ean Herriko Plazan amaituko dira ekitaldiak. Bertan, trikitixa, konboa eta Waiata taldearen musika-emanaldiez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Oharra: Euria eginez gero, Herriko Plazako emanaldiak Amorebieta IV frontoian egingo dira, eta kalejira bertan behera geratuko da.

Bestalde, azaroaren 22an, Sociedad Artístico Cultural Zornozak ere Zezilia Eguna ospatuko du bere egoitzan, Koralean. 1954. urtean sortu zenetik, elkarteak jaiegun hau ospatzen du, eta urtero Amorebieta-Etxanoko musika-zaleen topaleku bihurtu da. Bertaratzen direnek abesbatza eta musikari ezberdinen emanaldiez gozatzeko aukera izango dute, eta, horrez gain, luntxa ere eskainiko zaie parte-hartzaileei.

+ Irakurri

Herri Txiki, Infernu Handi Boroan: “Baserritik mundura eta mundutik Boroara”

2025/04/29

ETB1eko saio arrakastatsua, “Herri Txiki, Infernu Handi”, Boroan izan da azken atalean. Miren aurkezleak Jon Ander ezagutu zuen lehenik, eta

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVII. edizioa izango da Amorebieta-Etxanon

2025/04/29

Sociedad Artístico Cultural “Zornoza”-k, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean, Enrike Renteria Pintura Lehiaketa antolatu du aurten ere. Edizio berri hau, XXVII. edizioa,

Zabalik da udako euskara ikastaro trinkorako izen-ematea

2025/04/28

Zornotza Udal Euskaltegiak udako euskara ikastaro trinkoa jarriko du martxan, HABEren C1 mailako azterketa prestatu nahi dutenentzat. Ikastaroa ekainaren 2tik

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only