Nafarroa Zentroko beheko solairuaren barruko erreforma egingo du Amorebieta-Etxanoko Udalak

  • Proiektuak taberna, sarrera, komunak eta jantokia berrituko ditu, erabiltzaileen eguneko erabilera hobetzeko.
  • Esku-hartze integral batekin, Nafarroa Zentroak jauzi kualitatiboa emango du, irisgarriagoa, abegikorragoa eta funtzionalagoa izateko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Nafarroa Zentroa hobetzeko fase berri bati ekingo dio, beheko solairuko hegoaldeko hegalean barruko erreforma-proiektua abiaraziz. Esku-hartze honek taberna/kafetegi gunea berritzea, sarrera-harrera gunea egokitzea, komunak modernizatzea eta egokitzea, eta jantokiko espazioa malguagoa egiteko lanak hartzen ditu barne, beste jarduera batzuetarako ere erabilgarria izan dadin.

Helburu nagusia da espazio horiek abegikorragoak, funtzionalagoak eta irisgarriagoak bilakatzea, erabiltzaileen benetako beharretara egokituz. Tabernako barra ikusgarriagoa den toki batean kokatuko da, zentroko sarrera beroagoa eta irekiagoa izango da, eta komunek mugikortasun urriko pertsonentzako egokitzapen espezifikoak izango dituzte. Gainera, jantokia tabernatik bereiziko da, erabilera independenteak edo bateratuak ahalbidetzeko, espazioaren aldakortasuna areagotuz.

Une honetan, aipatu proiektua lizitazio prozesuan dago eta lanei udan ekitea aurreikusten du Udalak, erabiltzaileei ahalik eta eragozpen txikienak sortzeko. Aurrekontua 629.682,97 eurokoa izango da eta 5 hilabeteko epean amaitzea da Udalaren asmoa.

“Nafarroa Zentroa adineko bizilagunak eroso, seguru eta euren egunerokotasunean erraztasun guztiekin gozatzeko lekua izatea nahi dugu. Erreforma hau gure herritarrentzat funtsezkoa den espazio baten bizi-kalitatea eta irisgarritasuna hobetzeko apustu argia da”, adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.

Obra hau Nafarroa Zentroko irisgarritasuna hobetzeko berriki egindako esku-hartzeari gehitzen zaio; izan ere, maiatzean Udalak sarrera errazteko arrapala berri baten eraikuntza hasi zuen, mugikortasun urriko pertsonentzako, 57.000 eurotik gorako aurrekontuarekin eta bi hilabeteko epean burutzeko aurreikuspenarekin.

Proiektu hauekin, Amorebieta-Etxanok bere ekipamendu sozialak berritzen eta modernizatzen jarraitzen du, ingurune inklusibo, eroso eta erabiltzaile guztien beharretara egokitutakoak sustatuz.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only