Nagusi Aretoak Euskararen Etxera txango bat antolatu du

➢ Zentro honen helburua euskarari buruzko datuak eta oinarrizko edukiak ematea da, era atsegin eta zuzen batean

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, datorren martxoaren 11 arratsalderako txango bat antolatu du Bilboko San Ignacio auzoan dagoen Euskararen Etxea ezagutzeko.
Euskararen Etxea Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari esker sortu zen, euskararen egoitza bihurtzeko asmoarekin. Zentro honen helburua euskarari buruzko datuak eta oinarrizko edukiak ematea da, era atsegin eta zuzen batean. Bertan hizkuntza honi buruzkoak aurkitu daitezke, euskalkien aberastasuna, sorkuntza literarioa, etab.
Izena emateko epea martxoaren 10ean amaituko da. Plaza kopurua mugatua da eta bisita gidatua eta doakoa izango da.
Izena emateko eta informazioa eskuratzeko Nagusi Aretora jo daiteke astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara edota ondoko telefono zenbakira deitu daiteke: 94 694 11 29.

+ Leer más

Ogenbarrena celebra su tradicional «Udabarri Jaia» en Amorebieta-Etxano

13/05/2025

El próximo 1 de junio de 2025, el barrio de Ogenbarrena en Amorebieta-Etxano se llenará de color y tradición con

Amorebieta-Etxano celebra la cuarta edición del Euskaraldia con una programacion que aúna música y cultura como protagonistas

09/05/2025

Amorebieta-Etxano acogerá este mes de mayo el Euskaraldia, una cita que busca promover el uso cotidiano del euskera a través

Amorebieta-Etxano acoge la exposición «Say Cheese» y un taller de DJ bajo el marco del programa HARRIAK

08/05/2025

El próximo 8 de mayo se inaugurará en Zelaieta la exposición «Say Cheese», la cual que reunirá las obras de

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas