NAHIADANCE MUSIKA ESZENARA ITZULI DA

Arkaitz Basterra zornotzarrak nahiadanceko azken hit “i go bubbles” interpretatu du


Hamalau urtez isilik egon ondoren, Nahiadance euskal taldea, Arkaitz Basterra zornotzarrak eta Mikel Aizpurua, Yon Vidaur eta Ritxar Gómez gipuzkoarrek osatua, musika eszenara itzuli da. Euskal dance musikaren klasiko bihurtu zen “Nahia” kantuagatik ezagunak batez ere, 2024an, Nahiadance “I Go Bubbles (Athens Champagne Night)” ingelesezko italo-disko generoko kantua abestuz itzuli da, Yon Vidaur de Muir Estudiok Donostian grabatu eta ekoitzia, eta ZYX Music Alemaniako diskoetxe multinazional ospetsuak argitaratu duena. Atenasen grabatutako bideokliparekin, abestia lau kontinentetako irratietan entzun da, eta Flemming Dalum Danimarkako ekoizle ospetsuaren remix bat ere badu, bideoklip bat prestatzen ari baitira. Abestiaren bertsio remix-a ZYX Italo Disco New Generation bilduma ospetsuaren 25. liburukian sartu eta argitaratu da CDan. “I Go Bubbles (Athens Champagne Night)” kantu dantzagarria da, Nahiadanceren abestien espiritu hedonista, askea eta dibertigarria mantentzen duena. “I Go Bubbles” bizitzarekiko eta maitasunarekiko jarrera bat da, eta testuan mezu argi bat agertzen da: “love me right (ongi maita nazazu)”. Errespetua da gakoa, Nahiadanceren abesti guztietan izan zen bezala, “izan aske, beti errespetuz”. Abestian, Atenas “dena posible den lekua” sinboloa da, “askatasunaren lekua norberaren baitan”. Beraz, “burbuila dezagun leku hori aurkitzeko”.

+ Irakurri

Mangamoreren 20 urteak ospatuko da japoniar kulturari eskainitako bi jardunaldirekin

2026/10/07

Jaialdia urriaren 10ean eta 11n itzuliko da, udalerriko hainbat gunetan publiko guztientzako doako jarduerekin eta hogeigarren edizioa ospatzeko programazio bereziarekin.

«PINTURA NIRE AMETSA IZAN DA TXIKITATIK» Mª Tere Ugarriza margolariaren erakusketa

2026/10/06

BADIRA TXIKITATIK GUREKIN DAUDEN ZALETASUNAK, NAHIZ ETA BIZITZAKO BESTE LEHENTASUN BATZUENGATIK URTE BATZUK ALBO BATERA UTZI BEHAR IZAN. Mª TEREREN

GUROT Euskal Tribiala 16 urtetik gorakoentzako modalitate berri batekin dator

2026/10/01

Erronka Amorebieta-Etxanoko eta Bizkaiko beste udalerri batzuetako herritarrei zuzenduta dago, eta ezagutza, dibertsioa eta euskararen erabilera uztartuko ditu azaroaren 9tik

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only