NAN eta pasaportea Amorebieta-Etxanon izapidetu ahal izango dira udalerritik irten gabe

  • Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoa Udaltzaingoaren aurrean kokatuko da eta zerbitzua eskainiko du ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta 21ean.
  • Egunean 28 hitzordu eskainiko dira, eta interesdunek HAZen, aurrez aurre edo telefonoz, 946 300 002 telefonora deituz eskatu dezakete hitzordua.

Amorebieta-Etxanok Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) eta pasaportearen izapideak erraztuko ditu uda honetan, Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoaren bidez. Zerbitzua, inolako joan-etorririk egin gabe, izapide horiek herritarrei hurbiltzeko pentsatuta dago eta oraingoz hiru data daude baieztatuta: ekainaren 30a, uztailaren 1a eta uztailaren 21a.

Aipatu bulegoa Udaltzaingoaren aurrean jarriko da, eta bertan zerbitzua bermatzeko behar diren baliabide teknikoak egokituko dira. Arreta ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da, eta hitzordu berriak onartzeko azken ordua 12:30 izango da.

Zerbitzu horrek honako izapide hauek egiteko aukera emango du:

  • NANa egitea edo berritzea
  • Pasaportea egitea edo berritzea
  • NANaren ziurtagiri elektronikoa aktibatzea

Aipatu hiru egun horietan eguneko 28 hitzordu eskainiko dira, eta horiek aurrez aurre eskatu beharko dira HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) edo 946 300 002 telefonora deituta. Ez da onartuko WhatsApp bidezko eskaerarik, ezta ofizialak ez diren beste kanal batzuetakorik ere. Hala ere, ziurtagiri elektronikoa aktibatzeko ez da aurretiko hitzordurik behar, eta izapide horretan soilik jardungo duen agente bat izango da bertan.

Prezioei dagokienez, NAN bakoitzaren kostua 12 eurokoa izango da, eta pasaportearena 30 eurokoa, egun berean eskudirutan ordaindu beharrekoa. Ziurtagiri digitala eguneratzea doakoa da. Familia ugariko titulua duten pertsonek ez dute ordaindu beharko dagokion dokumentazioa aurkeztean.

Beharrezko dokumentazioa

Izapideak egiteko, ohiko dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori aldatu egiten da izapidearen arabera (berritu ala lehen aldiz egin). Kasu guztietan (lapurreta edo galeran ez ezik) ezinbestekoa da argazki bat eramatea, eta adingabeak badira, guraso batez lagunduta joatea.

Edonola ere, kasu bakoitzean eman beharreko dokumentazioaren informazioa eskuragarri dago hemen.

Zerbitzu honek aldizkako izaera du eta data zehatzak udalaren kanal ofizialen bidez iragartzen jarraituko da.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only