Nemesio Bikandi, udal musika bandaren sortzailea, omenduko du Amorebieta-Etxanok

  • Bere izena daraman kalearen izendapenaren 70. urteurrenaren harira, omenaldia azaroaren 9an egingo da, lehenbizi, aipatu kalean, herriko musika bandaz lagunduta eta arratsaldean, Zornotza Aretoan.

Datorren azaroaren 9an, Nemesio Bikandi, udal musika bandaren sortzailea omenduko du Amorebieta-Etxanoko Udalak. Ekitaldi hau bat dator bere izena daraman kalearen izendapenaren 70. urteurrenarekin, 1954ko uztailaren 18an izendatu baitzuten bere omenez, herriari egindako ekarpenagatik, bereziki kultur arloan.

Egunean zehar bi omenaldi-ekitaldi egingo dira. Goizean, 11:45ean, udal musika bandak emanaldia eskainiko du Zelaieta parkeko kioskoan, eta ondoren, kalejiran abiatuko da Nemesio Bikandi kaleraino. Bertan, omenaldia egingo zaio, herriari egindako ekarpena aitortzeko.

Arratsaldean, halaber, Nemesio Bikandiren lana eta dedikazioa balioan jartzeko ekitaldia jasoko du, 20:00etatik aurrera, Zornotza Aretoak. Omenaldi honetan parte hartuko dute, besteak beste, garai bateko udal bandako kideek. Bertan “Antzinako oroitzapenak” izeneko kontzertua eskainiko da, Nemesio Bikandiren musika ondarea omentzeko.

Era berean, urteurren honen bueltan, Nemesio Bikandiri eskainitako erakusketa bat ere ikusgai dago Zelaieta Zentroan, azaroaren 10era arte. Erakusketak Bikandiren bizitza eta Amorebieta-Etxanoko musikaren historian izan duen eragina ezagutzeko aukera eskaintzen du.

“Nemesio Bikandik ekarpen garrantzitsua egin zuen gure herriko kulturaren garapenean, eta bere ondarea gaur egun ere bizirik dago. Omenaldi honen bidez, gure udalerriko musika alorrean egindako lan nekaezina aitortu eta eskertu nahi dugu, eta aldi berean, etorkizuneko belaunaldientzat ireki zuen bidea eskertu ere. Ekarpen horiek gure herriaren kultur ondareari izugarrizko balioa gehitu diote, eta aitortza bat merezi dute” nabarmendu du Amorebieta-Etxanoko alkate Ainhoa Salterainek.

Omenaldi hau, beraz, Bikandik egindako lan nekaezinaren aitortza da; bere bizitza musikari eta kulturari eskaini zion, Amorebieta-Etxanoko ondarea nabarmen aberastuz.

+ Irakurri

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1

2025/11/26

Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai

Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

2025/11/26

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only