Pertsonen garapenean akonpainamendua aztergai Zornotzan egingo diren Jardunaldi Pedagogikoetan

Azaroaren 4 eta 12an egingo dira Andramari Zornotzako ikastolak antolatzen dituen Jardunaldi Pedagogikoak. “Pertsonen garapenean bidelagun” izenburupean, akonpainamendua izango da aztergai nagusia Zelaieta Zentroan egingo diren saioetan. Hezkuntzan eta psikologian adituak diren lau hizlarik parte hartuko dute: Olatz Berastegi, Ana Elosegi, Eli Altolagirre eta Nerea Mendizabalek.

Zornotza, 2025/10/28. Azaroaren 4an eta 12an egingo dira Zornotzako Zelaieta Zentroan Andramari Zornotzako ikastolak antolatutako Jardunaldi Pedagogikoak. Bigarren edizioa duten jardunaldi hauen helburua da hezkuntzaren arloan dauden erronken gaineko gogoeta egitea.

Aurtengo jardunaldien lelo nagusia “Pertsonen Garapenean Bidelagun” da. Horrela, pertsonen garapenean hezkuntzak, familiak eta komunitateak egiten duten akonpainamendua izango da aztergai, lau hizlari nagusiren hitzaldien bidez. Jardunaldien lehen saioan akonpainamenduaren kontzeptua aztertuko da, pertsonen garapenean familiek, ikastetxeek eta komunitateak duten funtzioa xehetuz. Bigarren saioan, berriz, komunikazioa izango da hizlariaren jardunaren ardatz, komunikazio ez-bortitza, hain zuzen.

Bi saio, bi begirada: akonpainamendua eta komunikazioa

Jardunaldiak bi egunetan (azaroaren 4 eta 12an) egingo dira Zelaieta Zentroan, biak ere arratsaldeko 17:30ean hasita, ordu eta erdiko iraupen aurreikuspenarekin.

Azaroaren 4a, astelehena: Akonpainamendua


Gaia: “Akonpainamendua: irakasle, guraso eta komunitatea bidelagun” izango da lehen saioaren ardatza.

Hizlariak: Harremanak Elkarteko kide diren Olatz Berastegi eta Ana Elosegi, izango dira lehen hitzaldiaren protagonistak. Ondoren, Ikastolen elkarteko Eli Altolagirrek ONKI programaren aurkezpena egingo du.

Edukia: Harremanak elkarteko kideek akonpainamendua zer den aztertuko dute beraien hitzaldian. Akonpainamenduak ikasleen eta pertsonen garapenean duen funtzioa azaltzeaz gain, harremanek eta komunikazioak duten garrantzia aztertu eta akonpainamendua rol ezberdinetatik (irakasle, guraso eta komunitatearen ikuspegitik) nola burutzen den azalduko dute. Ondoren, Ikastolen mugimenduko kide Eli Altolagirre ikastoletan akonpainamendua ardatz martxan jarri berri den tutoretza plan integralerako programaren gainean arituko da.

Azaroaren 12a, asteartea: Komunikazioa


Gaitegia: Bigarren saioa “Komunikazioa: akonpainamendurako gakoak” izenburupean egingo da.

Hizlaria: Nerea Mendizabal izango da hizlaria, komunikazio ez-bortitzean aditua.

Edukia: Komunikazioak harremanetan duen funtzioa aztertuko du hizlariak, komunikazio ez-bortitza, entzute aktiboa eta asertibitatea ardatz hartuta.

Parte hartze irekia eta doakoa


Andramari Zornotzako ikastolak antolatutako jardunaldi hauek doakoak eta irekiak izango dira, eta gaiarekiko interesa duen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du, familia zein profesionalei bideratuak baitaude. Ikastolako guraso eta irakasleez gain, interesa duen edozein herritar gerturatu ahal izango da jardunaldietara, beraz.

Ikastolaren helburua da etengabe hausnarketan eta berrikuntzan jarraitzea. Ildo horretan, ikastolako komunitatea osatzen duten kide guztiei (guraso eta langileei) zein Zornotzan eta inguruan hezkuntzaren arloan interesa duten eragile guztiei zabaldu nahi izan zaie deialdia.

Aforoa ziurtatzeko, aurrez izena ematea gomendatu da. Jardunaldietan parte hartzeko informazio guztia eta izen-ematea Andramari Zornotzako ikastolaren webgunean aurkitu daiteke: www.andramarizornotzakoikastola.eus.

Itzulpen zerbitzua eta zaintza


Jardunaldietan parte hartzeko interesa duen edozein herritar gerturatu ahal izateko bi zerbitzu izango dituzte eskura bertaratzen direnek:

Interpretea: Jardunaldiak euskaraz egingo dira, baina euskara ulertzen ez duten herritarrek hitzaldiak gazteleraz jarraitzeko aukera izango dute, interpretea egongo baita Zelaieta zentroan jardunaldietan. Hitzaldiak gazteleraz jarraitu ahal izateko, entzuleek telefono mugikorra eta telefonotik entzun ahal izateko entzungailuak (kaskoak) eraman beharko dituzte. Interpretearen itzulpena jarraitu ahal izateko, telefonoan Telegram aplikazioa instalatuta izatea eskatuko da.

Zaintza: Zelaieta zentroan bertan zaintza zerbitzua egongo da, seme-alabak bertan egotea ahalbideratzeko jardunaldietan parte hartzeko interesa duten gurasoentzako. Aurrez izena ematea beharrezkoa izango da zaintza antolatu ahal izateko.

Antolatzaileari buruz


Andramari Zornotzako ikastolak ia sei hamarkadako ibilbidea du, Zornotzako belaunaldi ezberdinentzako euskaran ardaztutako hezkuntza eskainiz. Euskal Herriko ikastolen mugimenduko parte da eta hezkuntza-eskaintza osoa du, 0 urtetik 16 urtera bitarte Zornotzan bertan. Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorraren baitan oinarritutako hezkuntza eredu integral eta berritzailea du oinarrian.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only