Zornotzan

Noticias

PERUKO “CORDILLERA BLANCA”-RA BIDAIA

Sei hilabete prestatzen ibili ginen bidaia bertan behera geratu zen azkenean. Pakistanera joateko bidaia eta permiso guztiak prest genituen, Spantik mendira igotzeko asmoarekin, baina gu joan baino hiru aste lehenago Talibanek 11 mendizale hil zituzten Nanga Parbat mendiko behe kanpamenduan. Mendizale eta turista gehiago hiltzeko asmoa azaldu zuten. Gure artean hitz egin eta Karakorum ezagutzeko geneukan ametsa alde batera utzi behar izan genuen. Gure artean hitz egin ondoren eta alternatiba desberdinak planteatu eta eztabaidatu eta gero Perura joateko erabakia hartu genuen. Peru haundia eta oso menditsua izanez, Cordillera Blanca-ra zuzendu genituen gure begirada eta ilusioak. Hasierako dezepzioa alde batera utzi eta berriro ilusionatu ginen. Bidaiatzeko billeteak azkar batean erosi eta haruntz abiatu ginen inolako plan finko gabe eta mendi desberdinak igotzeko asmo eta ametsarekin.

Uztailaren 18an Madrildik hegazkin bat hartu eta hurrengo egunean heldu ginen Limako aeroportura. Hemendik taxi batek autobus geltokira eraman ginduen eta 8 orduko bidaiaren ondoren Huaraz-era heldu ginen. Huaraz 3100 metro ingurura kokatuta dagoen hiria da eta bertatik irtetzen dira Cordillera Blanca-ko mendi desberdinetarako expedizio guztiak. Bertan egun bat egon, materiala eta janaria erosi eta mendiruntz abiatu ginen.

Cordillera Blanca 200 km luze eta 20 km zabalerako mendilerroa da eta quebrada edo bailara desberdinez osatuta dago. Quebrada bakoitzak mendi desberdinak igotzeko aukera ematen du. Taxi baten bitartez Pashpa herrira hurbildu, asto eta arrieroak kontratatu eta quebrada Ishinca-n barrena murgildu ginen. Cordillera Blanca-ra abiatzen den jende gehienak quebrada hau aukeratzen du aklimatazio moduan. Hiru-lau orduko trekking bat egin ondoren oinarriko kanpamendura heldu ginen 4300 metroren bueltan. Dendak montatu, deskantsatu eta hurrengo egunean Urush izeneko mendira igo ginen 5495 metrotara. Hurrengo egunean Ishinca mendia igo genuen, antzeko alturarekin. Mendi bi hauek igonda Huaraz-er jeitsi ginen berriro eta 2 egun deskantsatu genuen.

Aklimatazioarekin jarraitzeko asmoarekin beste bi mendi igo genituen. Lehenengo eta behin Yanapacha ( lur beltza quechua hizkuntzan) mendia eskalatu genuen ( 5400 metro inguru) eta ondoren Vallunaraju ( 5700 metro inguru) mendira igo ginen. Berriro Huaraz-era jeitsi eta 2 egun deskansatu ondoren gure aklimatazioa bukatutzat eman genuen.

Gure gorputza altuerara egokituta ikusita aurretik gorriz markatuta geneukan mendia igotzeko prest ikusten genuen geure burua: Alpamayo mendia. Mendi hau munduko mendirik politenetarikoa bezala ezagutzen da eta bertara daraman trekking-a oso polita da. Bi egunetan zehar quebrada Santa Cruz-en gora abiatu ginen, asto eta arrieroen laguntzaz, eta oinarrizko kanpamendua montatu genuen. Bertan egun bat deskantsatu ondoren campo morrenara igo ginen eta hurrengo egunean lehen kanpamendura. 5 egunen ondoren mendi eder haren aurrean geunden. Indarrak hartu eta goruntz abiatu ginen 600 metro inguruko korredore hura igotzeko asmoarekin. Elur eta izotzean zehar 9 ordu eskalatu ondoren Alpamayo-ko gailurrera iritsi ginen (5947 metro) Abuztuaren 8-ko goizeko hamarretan. 8 rapelen ondoren lehen kanpamendura jeitsi ginen eta handik oinarriko kanpamendura. 17 orduko esfortsuaren ostean lo geunden beheko kanpamenduan.

Perun 37 egun igaro ondoren etxera bueltatu ginen pozik egindakoarekin eta mendi batzuk ezin eginaren penarekin. Espediziokideok ( Ibon, Unai, Andoni eta Pello) eskerrak eman nahi dizkiegu espedizioa aurrera eramaten lagundu digutenei: Hilero Zornotza, Boroa jatetxea, Pausa Digital, Sergio Alonso haginlaria eta kamisetak erosi dizkiguzuen guztioi. Gure hasierako Karakorum-eko plana aldatu behar izan genuen baina zuen laguntza beharrezkoa izan da Peruko espedizio hau antolatzerako orduan. Eskerrik asko benetan!!

+ Leer más

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas