Pilota Pro Fest Amorebieta-Etxano

Amorebieta-Etxanok esku pilota profesionaleko lau jaialdi hartuko ditu abenduan hasi eta martxora bitartean hile bakoitzeko lehenengo ostiralean, eta Lehenengo mailako Binakako Txapelketako partidak jokatuko dituzte lau jaialdietan. 

Aurkezpenean Amorebieta-Etxanoko alkateak, Andoni Agirrebeitiak; Baiko Pilotako arduradun komertzialak, Unai Iglesiasek; eta Aspe Pelotako arduradun komertzialak, Inaxio Errandoneak hartu dute parte. Unai Laso, Joseba Ezkurdia, Aimar Morgaetxebarria eta Aitor Elordi pilotariak ere izan dira Zelaieta Zentroan egindako aurkezpenean.  

Hile bakoitzeko lehenengo ostiralean, gaueko 22:00etan, musikarekin 

Abenduaren 2an, urtarrilaren 6an, otsailaren 3an eta martxoaren 3an, gaueko 22:00etan, antolatu dituzte lau pilota jaialdiak. Musikaz girotuta egongo dira eta Baikoko zein Aspeko kirol materiala zozketatuko dute. 

Aimar Morgaetxebarria, Unai Laso, Aitor Elordi eta Joseba Ezkurdia

Abonuak eta sarrerak 

LAU JAIALDIETARAKO ABONUAK PARTIDA BAKARRERAKO SARRERA 
Amorebieta-Etxanoko Kirol Klub  guztietako federatuak 60 euro Gazte-txartelarekin 20 euro 
Abonu normala  90 euro Sarrera normala  25 euro 

Abonuak edo sarrerak entradasfronton web orrialdean eskuratu daitezke jadanik. Amorebieta-Etxanon ere erosi ahal izango dira Urtza Tabernan, Venecia Kafetegian, edo telefono zenbaki hauetara deituz 685 78 93 65 (Markel) eta 652 77 68 62 (Karmelo).  Abenduaren 1ean, osteguna, txarteldegia zabalik egongo da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta frontoian 19:00-21:00artean. 

+ Leer más

Aventura de Primavera en el Pirineo: Descenso de Barrancos

22/04/2025

Zornotzako Mendi Taldea ha organizado una propuesta especial para esta primavera, dirigida a quienes buscan combinar montaña y aventura: una

El torneo Master Kaiola de Zornotza celebra su décima edición con importantes novedades

08/04/2025

Se ha presentado en Zornotza la décima edición del campeonato de pelota a mano Master Kaiola, modalidad de cuatro y

Libe Zarazua logra la medalla de bronce con Euskadi en el Campeonato de España de Waterpolo infantil

07/04/2025

La deportista zornotzarra Libe Zarazua, integrante del equipo Amorebieta-Etxano Waterpolo, ha conseguido la medalla de bronce con la selección de

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas