Deportes

Rekalde, Ibarluzea eta Gaminde dira Master Kaiolako txapeldunak

Master Kaiolako bederatzigarren edizioak aurtengo txapeldunak ezagutuko ditu, bi pilotari bizkaitar eta gipuzkoar bat.

Larunbat arratsaldea emakumezkoen mailako neurketarekin hasi zen eta Enara Gaminde (Lea Ibarra) izan zen txapelduna Goiuri Zabaleta (Aurrera Leiza) 22 eta 1 garaituta. Ikuskizun handia espero zen hitzordu honetan,  markagailua kantxa barruan gertaturikoaren isla argia da. Gamindek hasi eta buka menderatu zuen finala.

Gazteen arteko lehian txapelduna Oier Ibarluzea (Lapke) izan zen, 22-10eko emaitzarekin . Partida hasieran Lapkeko pilotaria aurretik jarri zen erritmo handia jarriz partidari, baina Mikelen erreakzioa izan zen,  9-11raino hurbildu zen, baina ordutik aurrera  Ibarluzea izan zen berriro agintari,  Oier sendo agertu zen eta apurka-apurka norgehiagoka kolore urdina hartuz joan zen.

Jaialdia amaitzeko, 22 urtez azpikoetan, Xabi Rekaldek (Txumulutxueta) Dimara eraman zuen txapela Xabi Apaolazari (Hernani) 22-16 irabazita. Hasiera hobea eman zion hernaniarrak, nahiz eta bizkaitarrak eutsi ahal izan zion. .Azken txanpa  erabakigarrira fisikoki osoago heldu zen Txumuluxuetako pilotaria, ia hitzordu guztian atzetik joan zen arren . 15-15eko berdinketatik aurrera bere mailarik onena aurkitu zuen IX. Master kaiolako txapela bereganatzeko.

+ Leer más

Zornotza acogerá un evento de boxeo único con la participación de grandes figuras nacionales

20/01/2025

Zornotza se prepara para un evento de boxeo sin precedentes que pondrá al municipio en el foco de los deportes de contacto. El Zornotza Royal Boxing Team y Lions Fight Klub han presentado el cartel completo de una velada que

La SDA arrancará el sábado 4 de enero la celebración de su Centenario

26/12/2024

La SDA arrancará el sábado 4 de enero la celebración de su Centenario con una kalejira hasta Urritxe y la izada de la bandera conmemorativa La comitiva partirá a las 12:00 horas de la Herriko Plaza y subirá al campo

El deporte, protagonista del cierre de año en Amorebieta-Etxano

23/12/2024

Amorebieta-Etxano despedirá el año con actividades deportivas programadas para los días 24 y 31 de diciembre y organizadas de la mano de grupos deportivos locales, como XTREM ZORNOTZA, Zornotza Mendi Taldea y Aetriatloi, ofreciendo a han organizado actividades que ofrecerán

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas