SACZ Idazlan lehiaketa 2021

Aurten, nahiz eta zoritxarrez egoera berezi bat bizi, Sociedad Artístico Cultural Zornoza-k ez dau izan nahi urtero Zornotzako ikasleentzako antolatzen dauan Idazlan Lehiaketa bertan bera itxi.
Horrela, eta herrian dagozan 6 ikastetxeen partaidetzarekin (Andra Mari Ikastola, Karmelo Ikastetxea, Karmengo Ama Ikastetxea, Larrea Ikastetxea, Lauaxeta Ikastola eta Urritxe Institutoa) , XXI. edizioak aurrera egin dau.
Idazlanak abenduaren 4-n aurkeztu behar ziran eta guztiak hasiera berdinari helduta gai librea jorratu ahal zuten. Aurten istorioen hasiera honako hau izan da: “Paseatzen ari ginela, gau hartako mutila ikusi dut. Berak ikusi nau, hobeto esanda”


Eta ikasleak eman daben erantzuna primerakoa izan da. 3 mailatan sailkatutako lehiaketan 259 ikasle parte hartu dabe: 11 urte arteko mailan 134 ikasle, 51 ikasle 12 eta 14 urte bitartekoan eta, azkenik, 74 ikasle 15 eta 18 urte bitarteko mailan.
Epaimahai lanetarako Zornotzako Barnetegiko ikasle talde baten laguntza izan dogu.
Idaztea eta Literatura modan ez dagozala esaten dan garai honetan, SACZ-rentzako goraipatzekoa da Zornotzako erakunde ezberdinen laguntzarekin edizio berri bat aurrera ateratzea eta ikasleek emon daben erantzuna.
Aurten egongo ez dana sari banaketa ekitaldia izango da eta maila bakoitzean saritutako bi lanen idazleak bakarka jasoko dabe saria.
➢ 11 urte arteko maila:
• Lehen saria: Izaro Pagaldai Aburto. “Erlojua”.
• Bigarren saria: Aiala Bilbao Olabarri. “Betirako lagunak”.
➢ 12 eta 14 urte bitarteko maila:
• Lehen saria: Ane Bilbao Olabarri. “Bai, merezi izan du”.
• Bigarren saria: Eneko Pérez Salazar. “Gau hartako mutila”.
➢ 15 eta 18 urte bitarteko maila:
• Lehen saria: Naia Gallastegi Larrinaga. “Zimeltasuna”
• Bigarren saria: Aiora Arregi. “Arimen gaua”

+ Leer más

Berba Lapiko fomentará la interculturalidad durante el mes de febrero

06/02/2025

Este mes de febrero, la iniciativa Berba Lapiko pondrá el foco en la interculturalidad, resaltando la riqueza que aportan las

Euskal Herria resuena al ritmo de Santa Águeda

05/02/2025

Ayer, como cada 4 de febrero, los cantos y el sonido de los bastones golpearon el suelo, llenando las calles

Zornotza Aretoa presenta el programa cultural de febrero a junio, con una variada oferta de teatro, música y danza

05/02/2025

El próximo viernes, 7 de febrero, el Zornotza Aretoa dará inicio a la nueva temporada cultural con una amplia oferta

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas