SDA-k Mikel San José jokalaria fitxatuko du

Urdinak lanera itzuli dira LaLiga SmartBankeko estreinaldia prestatzeko. Asier Goiria, zuzendari teknikoak esan duenez, hurrengo orduetan Mikel San José, Athletic de Bilbao jokalari ohiaren fitxaketa gauzatu ahal da, oso aurreratuta daude elkarrizketak.
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldea Urritxera itzuli da gaur, uztailak 8, ilusioz beteta eta oso erakargarria aurkezten den 2021-22 denboraldiko lehen entrenamendua burutzeko. Klubak bere debuta egingo du LaLiga SmartBanken, Badajozen ospatutako playoffean igoera lortu ostean, 2020-21 denboraldi ahaztezinari bukaera ezin hobea emanez.
Urdinen entrenatzaile bezala bere laugarren urtea jarraian afrontantuko duen Iñigo Vélez de Mendizabalen agindupean, taldeak aurredenboraldia abiatu du abuztuaren 14ra sasoi betean ailegatzeko helburuarekin, egun horretan, 19:30ean, Girona FC bisitatu beharko baitu txapelketako lehenengo jardunaldian.
Pasa den denboraldiko taldeko hurrengo futbolariak izan dira gaur Urritxen: Mikel Saizar eta Unai Marino atezainak; Iker Seguín, Aitor Arregi, Mikel Zarrabeitia, Aitor Aldalur, Aimar Sagastibeltza, Beñat Garro, Jon Irazabal, Beñat Leiza eta Unai Uberuaga atzelariak; Mikel Álvaro, Iker Bilbao, Gorka Larrucea eta Asier Etxaburu erdilariak; eta Iñigo Orozko, Koldo Obieta eta Iker Unzueta aurrelariak.

Momentuz 6 jokalari etorri dira Amorebietara


Haiekin batera, sei fitxaketa berri egon dira entrenatzen. Hiruk ondo ezagutzen dute etxea: Oier Luengo atzelari zornotzarra (Bilbao Athletic), Markel Lozano erdilaria (RC Celta B) eta Iker Amorrortu aurrelaria (CD Calahorra). Gainera, Óscar Gil atzelaria (Real Racing Club), Josu Ozkoidi ezker hegaleko atzelaria (CE Sabadell) eta Lander Olaetxea erdilaria (UD Logroñés) heldu dira.
Talde teknikoan Aritz Mujikak (bigarren entrenatzailea), Xanti Pérezek (prestatzaile fisikoa), Rufino Lekuek (atezainen entrenatzailea) eta Zigor Egiartek (psikologoa) jarraituko dute. Haiei Álex González (berregokitzailea), Jon Basterretxea (fisioterapia zerbitzuaren burua), Juan Sebastián Conde (fisioterapeuta), Danel Etxebarria (fisioterapeuta), Markel Arregi (medikua) eta Mikel Arregi (delegatua) batu zaizkie.
Zornotzarrek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte liga hasi aurretik. Lehenengoa datorren asteazkenean, hilak 14, 18:00etan, izango da Burgos CF taldearen aurka, Urritxen. Momentuz, konfirmatuta daude ere hurrengo neurketak: Deportivo Alavés (uztailaren 17an, Ibaian), UD Logroñés (uztailaren 24an, Urritxen), CD Calahorra (uztailaren 31n, La Planillan) eta SD Eibar (abuztuaren 4an, Urritxen).

Oier Luengo, Mikel Zarrabeitia eta Unai Uberuaga zornotzarrak

+ Leer más

Aventura de Primavera en el Pirineo: Descenso de Barrancos

22/04/2025

Zornotzako Mendi Taldea ha organizado una propuesta especial para esta primavera, dirigida a quienes buscan combinar montaña y aventura: una

El torneo Master Kaiola de Zornotza celebra su décima edición con importantes novedades

08/04/2025

Se ha presentado en Zornotza la décima edición del campeonato de pelota a mano Master Kaiola, modalidad de cuatro y

Libe Zarazua logra la medalla de bronce con Euskadi en el Campeonato de España de Waterpolo infantil

07/04/2025

La deportista zornotzarra Libe Zarazua, integrante del equipo Amorebieta-Etxano Waterpolo, ha conseguido la medalla de bronce con la selección de

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas