- SDAk bere lehen mendeurrena betetzen du aurten, eta Karmelitak Amorebieta-Etxanok 75. urteurrena ospatuko du; horregatik, datorren uztailaren 15ean pregoia partekatuko dute, jaiei hasiera emanez.
- Era berean, aurtengo jaiek musika-programazio zabala izango dute, kalitate handiko talde eta artisten 15 kontzerturekin.
Ohiko moduan, Karmengo jaiek ere hasiera berezia izango dute, aurten, SDA eta Karmelitak Amorebieta-Etxanok partekatutako pregoiarekin. Izan ere, SDAk bere lehen mendeurrena ospatzen du aurten eta Karmelitak Amorebieta-Etxanok, aldiz, 75 urte betetzen ditu, horrenbestez, urteurren horiek aintzat hartuta, kirol klubak eta ikastetxeak Amorebieta-Etxanori kirol zein hezkuntza arloan egindako ekarpena balioan jarri eta aitortzeko erabaki du Jai Batzordeak aurtengo pregoia jaurtitzeko aukera biei eskaintzea.
Hala, pregoiak hasiera ofiziala emango die uztailaren 15etik 27ra ospatuko diren jaiei, eta Amorebieta-Etxanoko kirolaren eta hezkuntzaren garapenean hainbat hamarkadatan parte hartu duten bi protagonista horien historia, konpromisoa eta dedikazioa omenduko ditu.
Zornotzarrekin batera urtetako historia eta konpromisoa ospatzen
SDAk 100 urte bete ditu aurten eta ezinbesteko lana egin du eta egiten du, gaur egun ere, tokiko kirola sustatze. Bide horretan, kirolari belaunaldi ugari trebatu ditu eta balio desberdinak sustatzen lagundu du, hala nola, talde lana, esfortzua eta ahalegina. Bestalde, Karmelitak Amorebieta-Etxano, 75 urteko ibilbidea betetzen du aurten eta urte guzti horietan funtsezko zutabea izan da udalerriko hezkuntzan, ikasle belaunaldiak hazi eta heziz eta zornotzar gazteen garapen pertsonal eta akademikoan lagunduz.
Alkateak azpimarratu duenez, “pregoian bi protagonista hauek izatea euren lana eta zornotzarrongan izan duten eragin positiboa balioan jarri eta aitortzeko modua da. Bien ondarea Amorebieta-Etxanoren nortasunaren funtsezko parte da”.
Adin guztietarako musika programazio zabala jaietan
Aurten, gainera, jaiek musika-programazio zabala izango dute, kalitate handiko talde eta artistak bilduko dituzten 15 kontzerturekin. Zornotzako herritarren ideiak eta proposamenak kontuan hartuta antolatu dira kontzertu horiek, eta, kultura-eskaintza hurbila eta askotarikoa bermatuz.
Hona hemen kontzertuen egutegia:
- Uztailak 15: Puro Relajo | Merina Gris | Tatta & Denso
- Uztailak 16: Errobi
- Uztailak 17: Heitxi
- Uztailak 18: La Otra Oreja
- Uztailak 19: En Esenzia, Gozategi + Zirkinik Bez
- Uztailak 24: Hola Rafaella | Bulego
- Uztailak 25: Mocedades | Zea Mays + DJ Vithy
- Uztailak 26: Isabel Aaiún | Rulo y la Contrabanda
- Uztailak 27: Very Txarrak + Akerbeltz


