Aurten, Zornotza Talde Feministako kideok San Juan Gabaren antolaketaz arduratu gara San Juan Ermitan, iaz, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak testigua eman eta gero.
Hainbat herritarrek parte hartu dute antolaketa honetan eta bihotz-bihotzez eskertu nahi ditugu, haiek gabe gaba hau ez litzatekelako posible izango: aurrez aurretiko antolakuntzan lagundu duten adin ezberdinetako emakumeak, egunean bertan laguntza eskaini dutenak, bideoa zuzentzen eta egiten lagundu dutenak, Andra Mari ikastolako ikasleak eta bere borondate osoa eskaini duten hainbat eta hainbat zornotzar. Mila esker.
Zornotza Talde Feministatik ospakizun honetara gonbidatzen zaituztegu, gaba polit, kultural eta sorgintsu bat ospatzeko.Taldeak, San Juan Gabarako aurkezpen bideo bat egin du, San Juan Baselizako Gaba sustatzeko asmoarekin.
ERDU SAN JUANERA, SORGINEN GABA DA TA! SAN JUANENEKO BASELIZAN