“Su txikitan” Tourraren inguruan

Tourra oinarri hartuta Su Txikitan saio berezia egingo da ekainaren 1ean Zelaietan

●  Su Txikitan saio pedagogiko eta ludikoak Frantziako Tourrak ekarriko duen olatu handiarekin bat egingo du, eta “Bizitour” izenburupean txirrindularitzarekin lotutako hainbat kidek parte hartuko dute.

2023ko Frantziako Tourreko hirugarren etapa uztailaren 3an aterako da Amorebieta-Etxanotik. Ordura arteko tartea girotzeko antolatutako ekintzen artean hurrengoa ekainaren 1ean izango da: «Su Txikitan: Bizitour» saio pedagogikoa eta ludikoa. Maiatzaren 21ean egin zen Tour Egunaren ondorengo ekintza izango da, eta kasu honetan ere programa horiz bustiko da, eta Tourraren kolore nagusia, eta elkarrizketak egongo dira. Baionara eramango gaituen etapa bera irudikatuko duen “Bizitour” ipuin magikoaren irakurketa ere egingo da. Zuzeneko emanaldia izango da, eta Zelaietan burutuko da, 19:00etan hasita. 

Saioan parte hartuko dute, besteak beste, Silloniz anaiek, Jon Basterretxeak, Agurtzane Elorriagak eta Igor Antonek. Bertan, uztailaren 3an Zornotzatik Baionara eramango gaituen etapa bera irudikatuko duen ipuin magikoa ezagutuko da: Bizitour. Programaren goiburuak adierazten duen bezala, saioak Frantziako Tourrak ekarriko duen olatu handiarekin bat egitea du helburu, baina beti bezala, ikuspegi apal, hurbil eta herrikoi batetik, eta helburu eraikitzailearekin. Ipuin kontaketa saioa eta ikus-entzunezko material guztia online eskuragarri egongo da astelehenetik aurrera.

Uztailaren 3an iritsiko da Frantziako Tourra Amorebietara, eta Udalak ia prest du egun horretarako egitaraua ere. Haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat ekintzak egongo dira: jolasak, musika emanaldiak, dantza erakustaldiak, txosnak eta kontzertuak.

+ Leer más

El auditorio de Zelaieta acogerá una charla sobre emancipación juvenil y vivienda el 24 de marzo

18/03/2025

El próximo lunes 24 de marzo, a las 18:30,  el auditorio del Centro Zelaieta acogerá una charla informativa sobre la

Cierre de la calle San Miguel a la altura de Jauregizahar para garantizar la seguridad vial

14/03/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano informa que, debido al riesgo de hundimiento de la calzada por un problema en la bóveda

Llega la competición de vehículos eléctricos ‘Circuito Urbano Greenpower Bridgestone’ el 23 de marzo

12/03/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano se suma a la lista de localidades vizcaínas participantes en la quinta edición consecutiva del «Circuito

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas