Gaur bizi izan doguna itzela izan da. Tourraren hirugarren etapa bizi izan dugu zuzenean, ehundaka edo milaka lagun kaler atera dira ikuskuzunaz gozatzeko.
Grand Départ de Pays Basque 2023′ gaur amaituko da Euskadin hirugarren etaparekin (Amorebieta-Etxano – Baiona), txirrindularitzaren historiara igaroko diren lehen bi egun ikusgarrien ondoren. Amorebieta-Etxanok bere galarik onenak jantzi ditu ‘Grand Départ de Pays Basque 2023′ honetako hirugarren etaparen irteera hartu eta historiaren parte izateko.
13:00ak pasata, Iñigo Urkullu Lehendakariak lasterketari hasiera eman dio, Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuarekin, Ainhoa SalterainAmorebieta-Etxanoko Alkatearekin eta Christian Prudhomme lasterketako zuzendari nagusiarekin batera.
Jarraian, Lehendakaria, Christian Prudhommerekin batera, lasterketako zuzendaritza autoan sartu da txirrindulariekin batera Euskadin Frantziako itzuliari agur esateko jardunaldi honetan.
Aldez aurretik, bertaratu diren erakundeek une historiko hau oroitzeko opari batzuk trukatu dituzte. Ekitaldian parte hartu dute Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak, Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, Ainhoa SalterainAmorebieta-Etxanoko Alkateak, Christian Prudhomme, lasterketako zuzendari nagusia, eta Bernard Thévenet enbaxadore eta Tourreko irabazle bikoitzak.
Hemen argazki batzuk, ezinezko aizan da toki guztietan egotea.