Cultura

Txistu eguna, irailaren 25ean

Amorebieta-Etxanok Txistu Egunaberreskuratuko du, joan den urtekoa bertan behera geratu eta gero

•  Aurten Txistu Egunaren XX. edizioa izango da; irailaren 25ean izango da eta sei txistulari talde ariko dira herrian zehar.

Txistu Eguna bueltan da Amorebieta-Etxanon, 2020an Covid-19aren pandemiaren ondorioz bertan behera gelditu eta gero. Udazken Txistulari Taldeak antolatuta du, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean eta irailaren 25ean izango da, larunbata, arratsaldez. Aurtengoarekin XX. edizioa beteko du Txistu Egunak. Udalak gogorarazi nahi du hau ez dela ohiko edizioa izango, pandemiaren aurkako protokoloa bete behar delako; hala ere, ospatu egingo da segurtasun neurri guztiekin; Amorebieta-Etxanon Txistu Eguna berreskuratzearen ilusioarekin.

Txistua, gure kulturara errotuta dagon instrumentua

Udazken Txistulari Taldeak lan egiten du txistua euskalkultura tradizionalari lotutako musika-tresna gisa zabaltzeko, bizirik jarrai dezan eta egungo gizartearen parte izaten jarraitzeko: «gure gizartean, ospakizunetan eta tokiko musika-eskaintzan txistua ohiko elementua izatea nahi dugu». Helburu horrekin, urteko igande guztietan (abuztuan izan ezik) kalejira egiten da, eta txistulariak Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara joaten dira; gainera, duela 22 urtetik, Karmengo jaietan txistularien kontzertua antolatzen da, beste herri batzuetako txistulariekin eta abesbatzekin, metalekin eta abeslari gonbidatuekin. Hala ere, elkarteak gogorarazi nahi du pandemiaren harira ezin izan dituztela kalejira guztiak egin, ezta ere nahi zuten auzoetako jai guztietara joan: «hala ere, uste dugu aurtengo Txistu Eguna mugarri garrantzitsua dela normaltasuna berreskuratzeko eta txistua gure herrian entzunarazteko».

6 banda, Amorebieta-Etxanoko kaleetatik barrena

Txistu Egunaren helburua da herriko kaleetan hainbat talde entzuteko aukera eskaintzea eta herritarrei txistulari banden musikaz gozatzeko aukera ematea. Aurtengo Txistu Egunaren edizioan, irailaren 25ekoan, sei taldek hartuko dute parte:• Usartza Txistulari Taldea – Eibar• Itxaropena Txistulari Taldea – Lekeitio• Kankinkabara Txistulari Taldea – Bermeo• Goiz Deia Txistulari taldea – Lepazpi• Jaizale Txistulari Taldea – Durango• Udazken Txistulari Taldea – Amorebieta-Etxano

Programa

17:00 ​Txistulari banda bakoitzak kalejira egingo du herri kale hauetan zehar: Gane, Ixer, Sabino Arana, Zubibitarte, Zubipunte, Bizkaiko Etxebizitzak eta San Juan, Santa Ana eta Andrandi.

18:00 ​Banda guztiak elkarrekin aterako dira kalejiran. Ibilbidea: Zelaieta Zentrotik irten eta Udaletxera, San Pedrora, San Miguelera, kontzertua Gernika Plazan, kontzertua Andra Mari plazan, Ibaizabal kaletikOgenbarrenara kontzertua, Venezian kontzertua, Calvarion kontzertua, Harrisonen kontzertua, Tomasaren Plazan kontzertua eta kontzertua Euskal Herria plazan.

+ Leer más

Hilero Zornotzan presenta la plataforma de video hi!kusi!

22/01/2025

La revista local Hilero Zornotzan, con 32 años de historia publicando mensualmente, da un importante salto hacia la digitalización. En colaboración con la productora audiovisual Pausa Digital, que asumió la gestión de la revista en mayo de 2024, se ha

Guía de cursos y actividades ‘Zornotzan’ para el primer semestre de 2025

22/01/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la guía de cursos y actividades ‘Zornotzan’, diseñada para el período de enero a junio de 2025. La publicación recoge una amplia oferta formativa y de ocio dirigida a todas las edades con el

La exposición «Essaouira: Haize Uria» llega al Centro Zelaieta y podrá visitarse hasta el 31 de enero

15/01/2025

La sala de exposiciones del Centro Zelaieta de Amorebieta-Etxano acogerá, a partir de mañana, es decir, del 14 al 31 de enero, la exposición fotográfica «Essaouira: Haize Uria / La ciudad del viento» del durangarra Iban Gorriti. Esta colección recoge

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas