Txistu Egunaren XVI. edizioa ospatuko da larunbatean Amorebieta-Etxanon

Txistu Egunaren XVI. edizioa ospatuko da larunbatean Amorebieta-Etxanon
• Eibar, Gasteiz, Barakaldo, Bermeo, Mundaka, Durango eta Amorebieta-Etxanokoak dira herriko zoko guztiak musikaz blaituko dituzten bandak.
• Arratsaldeko 17:00etan emango zaie hasiera herrian zehar egingo dituzten kalejireei.

Udazken Txistu Taldeak aurten ere Txistu Eguna antolatuko du larunbatean, irailaren 24an. XVI. edizio honetan txistuaren zabalkundearen alde lan egitea da jardunaldi honen helburu.

Txistu Egunaren helburua herritik zehar txistu talde ezberdinak egun berean entzuteko aukera eskaintzea da. Gure herritarrei txistu soinuaz gozatzeko aukera eder bat ematea.
Horregatik irailaren 24ean 7 txistu bandek parte hartuko dute Txistu Egunean. Honexek izango dira:

Eibarko Usartza Txistu Taldea
Gasteizko Adurtza Txistu Taldea
Barakaldoko udal txistulari banda
Bermeoko Kankinkabara Taldea
Mundakako Jose Mari Egileor Txistulari Taldea
Durangoko Jaizale Txistu Taldea
Amorebieta-Etxanoko Udazken Txistu Taldea

Egitaraua honako hau izango da:

17.00h-18.00h.- Txistu talde bakoitza herriko alderdi ezberdinetatik kalejira : herri erdia, Ogenbarrena, Gane, Ixer, Vivendas de Vizcaya, Zubibitarte eta Andrandi.

18.30h-22.00h.-Talde guztien kalejira herritik zehar: Udaletxea, Luis Urrengoetxea, Euskal Herria plaza (txistu saioa), Bide baltza, Gregorio Mendibil, Gernika plaza (txistu saioa), Gudari (txistu saioa), ogenbarrena (txistu saioa), Txiki eta Otaegi, Harrison parkea (txistu saioa).

Udazken Txistulari Taldea
Txistua herri folklorearen elementu garrantzitsu bat da eta bera zabaltzea eta herriko bizitzan uztartzea nahi da.
Horretarako, urteko igande guztietan, abuztuan izan ezik, kalejira jotzen da eta era berean, Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara ere joaten da.

Horrez gain, urtero Karmengo Jaietan Txistularien Kontzertu Nagusia antolatzen dugu, eta bertan txistulariez gain, metalek, abesbatzak, dantzariek, erraldoiek eta kantariek parte hartzen dute.

+ Leer más

Berba Lapiko fomentará la interculturalidad durante el mes de febrero

06/02/2025

Este mes de febrero, la iniciativa Berba Lapiko pondrá el foco en la interculturalidad, resaltando la riqueza que aportan las

Euskal Herria resuena al ritmo de Santa Águeda

05/02/2025

Ayer, como cada 4 de febrero, los cantos y el sonido de los bastones golpearon el suelo, llenando las calles

Zornotza Aretoa presenta el programa cultural de febrero a junio, con una variada oferta de teatro, música y danza

05/02/2025

El próximo viernes, 7 de febrero, el Zornotza Aretoa dará inicio a la nueva temporada cultural con una amplia oferta

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas