Zornotzan

Cultura

Txistu Egunaren XVII. edizioa ospatuko da larunbatean Amorebieta-Etxanon

• Eibar, Gasteiz, Bermeo, Durango, Sestao eta Amorebieta-Etxanokoak dira herriko zoko guztiak musikaz blaituko dituzten bandak.
• Arratsaldeko 17:00etan emango zaie hasiera herrian zehar egingo dituzten kalejireei.

Udazken Txistulari Taldeak aurten ere Txistu Eguna antolatuko du. Ospakizuna datorren irailaren 23an arratsaldean izango da. Aurten Txistu Egunaren XVII. edizioa betetzen da.

Udazken Txistulari Taldeak, txistuaren zabalkundearen alde lan egiten du. Txistua gure herri folklorearen elementu garrantzitsu bat dugu eta bera zabaltzea eta gure herriko bizitzan uztartzea nahi da. Horretarako datorren larunbatean parte hartuko duten taldeak honexek izango dira:

• Eibarko Usartza Txistulari Taldea
• Gasteizko Adurtza Txistulari Taldea
• Bermeoko Kankinkabara Txistulari Taldea
• Durangoko Jaizale Txistulari Taldea
• Sestaoko Salleko Danbolinteruek
• Amorebieta-Etxanoko Udazken Txistulari Taldea

Egitaraua hauxe izango da:
17.00etan: Txistu talde bakoitzak herriko alderdi ezberdinetatik kalejira : herriko erdigunea, Ogenbarrena, Gane, Ixer, Sabino Arana,Zubibitarte, Zubipunte, Vivendas de Vizcaya, San Juan, Santa Ana eta Andrandi.

18.00etan: Talde guztien kalejira herritik zehar: Zelaieta Zentroa, Venecia, Zezilia Gallarzagoitia, Nafarroa kalea, Gernikako Arbola enparantza (txistu saioa), San Miguel, Herriko Plaza (txistu kontzertua). Gudari, Ogenbarrena (txistu saioa),Txiki -Otaegi Luis Urrengoetxea, Euskalerria enparantza (txistu saioa), Bide baltza, Kalbarioa (txistu saioa), eta Harrison parkea (txistu saioa).

Azpimarratzekoa da Txistu Eguneko taldeak arratsaldeko 20:00etan Herriko Plazan eskeiniko duten kontzertua eta Ogenbarrenako jaietan parte hartuko dutela, bertara arratsaldeko 18:45etan joango direlarik.

+ Leer más

«Bazkaolesteko Kantuak»: Fin de Semana Cultural del XX aniversario de la Asociación de Vecinos de Etxano

12/11/2024

El pasado fin de semana, el coro Tolosaldeko Ahots Gazteak (TAG) presentó en Amorebieta-Etxano, durante el Fin de Semana Cultural, el proyecto titulado «Bazkaria Kantuak». Los miembros del TAG, el grupo de trikitixa Soinutxikie, bajo la dirección de Nagore Palacios,

Etxano auzo elkartearen XX. urteurrena

06/11/2024

El 8 de noviembre dará comienzo el XX aniversario de la asociación de vecinos Etxano. A las 17:30 horas, en la escuela de Etxano, tendrá lugar el curso de irrintzi, impartido por Amaia Gartzia. A continuación, a las 19:00 horas,

La iniciativa Musikaz Hobe volverá a llenar de música las residencias en su décima edición

06/11/2024

Las residencias de Amorebieta-Etxano volverán a llenarse de música próximamente con el inicio de la décima edición del ciclo de conciertos Musikaz Hobe, una iniciativa destinada a llevar la música en directo a seis residencias del municipio. Este proyecto, que