UDABARRI PREGOILARI GAUR JAIEN HASIERAN

Zer suposatzen du Udabarri taldearentzat pregoia egiteak?

Gure ustez, jaietako pregoia emateko aukera, Udabarrik 50 urtetan egindako ibilbidearen esker onaren adierazpena da. Oso pozik gaude emandako aukeragatik.

Herriak eskerrak emateko modurik aproposena da?

Ez dakigu pregoiarena modurik aproposena den, esker ona adierazteko aukeretako bat da. Herriarentzako garrantzitsua da eta Udabarri herriaren parte denez, polita izango da. Ibilbide luze honetan zehar dantza taldearen kide izan diren herritar asko biltzeko eguna ere izango da.

50 urte eta orain gazte dago Udabarri?

50 urteren ostean zaila da gazte jarraitzea, baina badago belaunaldi gaztea. Gure gaztetxoak taldearen etorkizuna dira, eta beraiek eta ondorengoek mantenduko dute gazte Udabarri. Belaunaldi berriengan jarri behar da orain indarra, horiek izango baitira etorkizunean taldearekin aurrera egingo dutenak.

Jaietan beti izan da Udabarri; nazioarteko dantza ekitaldiarekin eta karmen egunean larrako zelaietan ere bai. Honez gain beste ikuskizun batzuk ere antolatu dituzue.
Zer antolatuko duzue pregoian?

Pregoirako zer pentsatu dugun ezin dugu aurreratu, bestela ez da sorpresarik egongo! Hala ere, espero dugu jendearen gustukoa izatea. Gure asmoa gauza ikusgarri eta arina egitea da. Ikusiko da zer egiten dugun.

+ Leer más

Berba Lapiko fomentará la interculturalidad durante el mes de febrero

06/02/2025

Este mes de febrero, la iniciativa Berba Lapiko pondrá el foco en la interculturalidad, resaltando la riqueza que aportan las

Euskal Herria resuena al ritmo de Santa Águeda

05/02/2025

Ayer, como cada 4 de febrero, los cantos y el sonido de los bastones golpearon el suelo, llenando las calles

Zornotza Aretoa presenta el programa cultural de febrero a junio, con una variada oferta de teatro, música y danza

05/02/2025

El próximo viernes, 7 de febrero, el Zornotza Aretoa dará inicio a la nueva temporada cultural con una amplia oferta

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas