Udaberri Saria martxoaren 30ean eta 31n

• Udaberri Sariaren parte izango dira edizio honetan sub 23, kadete eta jubenil mailak, eta lasterketa guztiek Amorebieta-Etxanoko Udalaren babesa izango dute.

• Udalak behin-behineko neurriak iragarri ditu herri barruko zenbait bidetan ibilgailuen trafikoa antolatzeari dagokionean, lasterketa egunetan. Udalak herritarrek ulermena eskertu eta barkamena eskatu du sor ditzakeen eragozpenengatik.

Amorebieta-Etxano prest da ‘Udaberri Saria’-ri ongietorria egiteko, zornotzarren artean sakon errotuta dagoen lasterketa. Amorebieta Txirrindularitza Elkarteak antolatuta eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren babes osoarekin, kirol ekitaldi hau martxoaren 30eko eta 31ko asteburuetan zehar burutuko da eta hiru kategoriatan izango da lehia.

Martxoaren 30eko lehiaketak junior (10:00) eta kadete mailei (16:00) emango die tartea, bi modalitateetan; eta hilaren 31n, 23 urtez azpikoen kategorietako lasterketak (10:00) jokatuko dira; guztietan ere, txirrindulari talentudun gazteei lekua emanez.  

Ainhoa Salterain Udaleko alkateak harro azaldu da lasterketa honekizan duen bilakaeragatik, eta ekitaldia bera Amorebieta-Etxanonizatea ohore bat dela aitortu du. «Ohore handia da Udaberriko SariaAmorebieta-Etxanon jokatzea. Aurten, junior, kadete eta 23 azpiko kategorietan izango da lehia, eta gure kirolean sortzen ari den talentuaren erakusle izango dira guztiak», adierazi zuen Salterainek. Gaineratu duenez, «txirrindularitza gure ondarearen eta kulturaren zati bat da, eta 1948tik aurrera, Amorebieta Txirrindulari Elkartea funtsezkoa izan da bere garapenean eta promesa gazteen sustapenean».

«Amorebieta-Etxanoko Udaletik txirrindularitzarekiko konpromisoa berretsi nahi dugu, esfortzu, norberaren gainditzea eta komunitate balioak sinbolizatzen dituen kirola baita. Gure txirrindularitzaren historiaz harro gaude eta gure herrian balio hauek sustatzen jarraituko dugu», azaldu du Salterainek.

Behin-behineko neurriak

Udaberriko Klasika dela-eta, sub23, kadete eta gazte kategoriak barne hartzen dituen lasterketak martxoaren 30ean eta 31n izango dira. Hori dela eta, behin-behineko neurriak iragarri dira herri barruko bide batzuetan ibilgailuen trafikoa antolatzeari dagokionez. Hori medio, Udalak ulermena eta barkamena eskatu die herritarrei sor ditzaketen eragozpenengatik.

Nafarroa kalean aparkatzeko debekua ezarriko da, San Juan biribilgunearen eta Nafarroa aparkalekuaren artean, aparkalekua bera barne. Neurri hori 2024ko martxoaren 29ko 20:00etatik 2024ko martxoaren 31ko 15:00etara egongo da indarrean.

Horrez gain, zirkulatzeko debekua ezarriko da Nafarroa kale osoan, baita Bizkargin, Belatxikietan, Jauregibarrian eta Azokan ere. Zirkulazio-mozketa puntualak egingo dira hasieran, proba igarotzen den uneetan, eta amaieran. Mozketak 09:00etatik 14:00etara eta martxoaren 30eko 16:00etatik 18:30era eta martxoaren 31ko 09:00etatik 14:00etara izango dira.

+ Leer más

Oier Luengo, el zornotzarra que ha ayudado al Real Oviedo a subir a Primera División

02/07/2025

El Real Oviedo celebra su esperado ascenso a la Primera División tras 24 años, y entre sus protagonistas destaca un

ÉXITO DEL CD ZORNOTZA EN EL CAMPEONATO DE BIZKAIA SUB 18 Y SUB 20

30/06/2025

EL CD ZORNOTZA BRILLA EN DURANGO CON SIETE MEDALLAS Y VARIAS MARCAS PERSONALES EN EL CAMPEONATO DE BIZKAIA SUB 18

Aitor Zulaika, nuevo entrenador de los azules

18/06/2025

Aitor Zulaika Aranguren (Azpeitia, 23-03-1978) será el entrenador del primer equipo de la Sociedad Deportiva Amorebieta la próxima temporada 2025-26.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas