Udalak parte-hartze prozesua abiatuko du, euskararen egoera aztertu eta udalerrian euskararen arloan egindako lana ebaluatzeko

Euskararen erabilera indartzeko asmoz, Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskararen Plan Estrategiko berria landuko du 2019an. Plan horretan, hurrengo urteetako hizkuntza-politikaren ildoak ezarriko dira, hainbat arlotan: administrazioa, kulturgintza, irakaskuntza, lan mundua, teknologia berriak eta abar. Planak helburu nagusi bi izango ditu: alde batetik, euskaraz bizi nahi duten herritarrek gero eta aukera gehiago izatea euskara erabiltzeko, eta, bestetik, euskara indartzea, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean.

Plan berria abiatu baino lehen, Udalak orain arte euskararen arloan egin den lana ebaluatu eta, gaur egun, herrian euskararen egoera zein den jakin nahi du. Horretarako, Udalak prozesua abiatuko du Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, azken urteetan egindakoa ebaluatzeko eta gaur egungo argazkia lortzeko.

Azterketa hori egiteko, datu soziolinguistikoak aztertzeaz gain, herritarren parte-hartzea ere ezinbestekoa izango da. Zornotzarrek bi bide izango dituzte prozesu honetan parte hartzeko:

•​On line galdetegia: zornotzarrek euskararen erabileraren inguruan dituzten iritziak, espektatibak eta ideiak jasoko dira inkesta baten bidez. Inkestan parte hartzeko udal webgunera sartu beharko da. Edonork erantzun dezake galdetegia, maiatzaren 7tik 21era. Herritarren erantzunak eta ikuspuntuak oso baliagarriak izango dira ebaluazioa egiteko.

•​Herri-gogoetarako tailerra: euskararen erabileraren inguruko talde-hausnarketa egiteko saio bat egingo da, modu ludiko eta entretenituan. Tailerra ekainaren 2an, zapatua, izango da, Zelaietan, 10:00etatik 13:00etara. Saioa herritar guztiei irekia izango da. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Hurrengo bost urteetan Amorebieta-Etxanoko Udalak euskararen normalizazioan egingo duen lana planifikatzeko, beraz, ezinbestekoa da herritarren parte-hartzea.

Prozesuaren inguruan zalantzarik izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan: jnafarrate@amorebieta.eus eta rugalde@ametx.eus helbideak, edo 94 630 00 02 (luz. 113) telefono zenbakian.

+ Leer más

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano recuerda que está prohibido acceder a la zona del hundimiento en la calle San Miguel, por motivos de seguridad

16/04/2025

El pasado 14 de marzo, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano cerraba un tramo de la calle San Miguel a la altura

Abierto el plazo para participar en las Colonias y GaueroUDAN 2025

08/04/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano apuesta por el ocio educativo a través de sus programas de verano: Colonias y GaueroUDAN 2025.

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano llevará a cabo trabajos de asfaltado en distintas zonas del municipio la próxima semana

07/04/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano informa que, desde el 7 a 11 de abril, se realizarán trabajos de asfaltado en dos

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas