Udalerriko euskaltegietan eta Barnetegian matrikulatzeko epea zabalik

Amorebieta-Etxanoko UdalEuskaltegiak, AEK-k eta Zornotzako Barnetegiak hasiera eman diote udalerriko euskaltegietan matrikulatzeko epeari. Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura zinegotzia den Andoni Agirrebeitiak, Idoia Zuloaga Zornotza Udal Euskaltegiaren zuzendariak, Maribi Zubiaga Zornotzako Barnetegiaren zuzendariak eta AEK-ko udalerriko arduraduna den Julio Aranguenak zornotzar guztiak animatu nahi dituzte euskara ikasteko izena emateaz gain, euskaraz bizi eta euskal kulturaren ezagutzan murgil daitezen.
Hainbat dira udalerrian matrikulatzeko dauden aukerak: klaseak egunero, astero, ikastaro trinkoak … eta barnetegi eran aritzeko hileroko eskaintzak ere. Era berean, aipatzekoak dira aita-amei zuzenduta dauden klaseak, gurasoen benetako inplikazioa funtsezkoa delako txikienak ere euskaraz bizi eta euskaraz jarduten ohi daitezen.
Amorebieta-Etxanon bi euskaltegi daude hirigunean, eta barnetegi bat, Larrea auzoan. Ikasturteak burutu ondoren, udalerrian erroldatuta dauden euskara ikasleentzako diru-laguntzak eskaintzen ditu urtero Amorebieta-Etxanoko Udalak Ametx erakunde autonomoaren bidez. Urria izaten da, Zelaieta zentrora zuzenduta, diru-laguntza horiek eskatzeko epea.
AEK-ko Julio Aranguenak euskera praktikoaren alde agertu da, “euskera hizkuntza denez praktikoa izan behar du eta berba eginbehar da edozein momentuan eta edozein eran”. Idoia Zuluagak, Udal Euskaltegiaren zuzendariak berriz, “irakurketa erreza egiteko ikastaroak egingo ditugu, izan ere, asko dira berba ondo egiten dutenak baina ero irakurtzerakoan arazoak dituztenak”. Honez gain, bizkaieraz ulertu eta berba egiten lagunduko dute, Berbaldiak izeneko programarekin.
Maribi Zubiagak, Zornotza Barnetegiaren zuzendariak, azpimarratu duenez, Barnetegiak ikastaro aukera zabala eskaintzen du, urte guztiko eskaintza da eta maila guztietarako. Horrela, bertatik bertarakoak, on line ikastaroak eta klase saio pertsonalizatuak ere eskaintzen ditu Barnetegiak.
MATRIKULATZEKO
Udal Euskaltegia 946732026 euskaltegia@ametx.net
AEK 607151917 zornotza@aek.org
BARNETEGIA 946308304 info@zornotzakobarnetegia.com

+ Leer más

La danza sale a la plaza: una iniciativa que une tradición y comunidad

14/04/2025

Durante todo el año se realizan ensayos con un doble objetivo: aprender nuevas danzas y recuperar o repasar otras ya

Amorebieta-Etxano se convierte en escenario de Bilbao BBK Live Herrian

14/04/2025

Como cada año, el festival Bilbao BBK Live amplía su alcance a diversas localidades de Bizkaia antes de su gran

Ocho bandas formarán parte de la XVIII edición del Concurso Internacional de Música de Calle Haizetara

14/04/2025

Amorebieta-Etxano volverá a convertirse en punto de encuentro para las mejores bandas nacionales e internacionales de música de calle con

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas