Udazkeneko txistulariak pregoilariak aurten

Udazken Txistulari Taldeko kideak 1997. urteko irailean irten ziren lehen aldiz Zornotzako kaleetara. Ordutik hona hogeita bost urte pasa dira ia, eta herriko kultura talde egonkorrenetakoa bihurtu da. Abuztuan izan ezik, urteko domeka guztietan egiten dute kalejira taldeko kideek, negu zein uda. Baina, Zornotzak duen hondare kultural horretaz gainera (ez baitira asko Euskal Herrian zehar asteroko ohitura hori duten herriak), hitzordu nagusi bi izaten ditu taldeak urtero: batetik, herriko jaietan hainbat musikarirekin batera eskaintzen duen alardea; eta, bigarrenik, Euskal Herri zabaleko txistulariak hartzen dituen eta aurten hogeita batgarren ekitaldia izango duen Txistulari Eguna. Halaber, ezin aipatu gabe utzi santikurutzetan hasi eta santaluziak arte auzorik auzo ibiltzen direla udazkendarrak txistu doinuak zabaltzen.

Zornotzaren eta txistuaren arteko harremanak sustrai sakonak ditu; izan ere, Txistulari aldizkariak dokumentatuta dauka herriak udal txistulari ofiziala eduki izan duela. Eta haria ez da eten: berrogeita hamarretik gora kide izan ditu Udazkenek sorreratik gaur arte, eta  Zubiaur Musika Eskolak harrobi izaten jarraitzen du gaur egun Udazken taldearentzat.

Laburbilduz, herritik eta herriarentzat diharduen taldea da Udazken. Azken batean, tradizioa eta modernitatea uztartuz, txoko eta bazter guztiak txistu hotsez eta euskal kulturaz busti dituen lagun kuadrilla. Eta, zornotzarrek nahi duten bitartean, hala izaten jarraituko du.

+ Leer más

El Ayuntamiento inicia una campaña de concienciación centrada en el uso de vehículos de movilidad personal

23/04/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha una campaña de concienciación centrada en el uso de vehículos de movilidad

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano recuerda que está prohibido acceder a la zona del hundimiento en la calle San Miguel, por motivos de seguridad

16/04/2025

El pasado 14 de marzo, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano cerraba un tramo de la calle San Miguel a la altura

Abierto el plazo para participar en las Colonias y GaueroUDAN 2025

08/04/2025

Un año más, Amorebieta-Etxano apuesta por el ocio educativo a través de sus programas de verano: Colonias y GaueroUDAN 2025.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas