Zornotzan

Gazteria

Umeentzako yoga eta mindfulness ludotekaren online programazio berrian

• Amorebieta-Etxanoko Kultura Sailak ekaineko online programazioa berritu du, eta umeei eta nerabeei zuzendutako jarduerak biltzen ditu.
• Jarduera guztiak webgunean daude ikusgai: htpp://ametxgazteria.eus.
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak bere online programazioa berritu du, ekainerako ume eta gazteen aisialdirako proposamen berriak bilduz. Proposamenak web orrian daude ikusgai: htpp://ametxgazteria.eus.
Programazio berriak familian egiteko mindfulness saioak biltzen ditu, sei guztira, eta bihar hasiko dira, ekainak 9, asteartea. Bideoetan (bideo guztiak euskaraz dira), irakaslearekin batera pailazo bat egongo da, eta honek lasaitasuna lantzeko proposatuko diren jolas eta ariketak modu hurbilago, dinamiko eta ludikoago batean azaltzen lagunduko dio.
Hilabete honetako proposamenak umeentzako eta gazteentzako yoga ere biltzen du. Zehazki, saio bi egongo dira nerabe eta gazteentzat ekainaren 11n eta 25ean, eta 3 eta 7 urte arteko umeentzako saio bat ekainaren 18an.
Halaber, online eskainiko diren zerbitzuen artean sexu orientazioa egongo da, webgunean eskura egongo diren hainbat bideorekin.
Gainera, hilabete osoan zehar, ludotekak umeentzako denbora-pasak eta jolasak eskaintzen jarraituko du, Aitor Ormaetxeak ipuinak kontatzen jarraituko du (hiru saio egongo dira), eta Sorgina Txirulinaren ipuin bat ere egongo da.
Gaueroetxeanen programazioak nerabeentzako eskaintzari eutsiko dio, eta larunbat guztietan grafiti eta magia tailerrak egongo dira online.
Programatutako jarduera guztien bideoak hilabete osoan zehar ikusi ahal izango dira online.

+ Leer más

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas