Zornotzan

Noticias

URTEARI AMAIERA BELATXIKIETAN

Mendiko asteko erresaka eta gero urteari amaiera ematea falta zaio zornotza Mendi Taldeari.

Abenduko hilabete honetan, irteera bi egingo dira. Abenduaren 14ean Xoxote-Erlo irteera egingo dugu eta urteko azken egunean (abenduaren 31n), aspaldian oi den moduan, Belatxikitara igoko dogu jai giroan.

Belatxikitara igotzeko goizeko 9etan geratuko gara zelaieta iturrian. 11.00etan, argazki erraldoia aterako da belatxikitako ermitan eta ondoren luntxa eta trikitilariak egongo dira.

Aipatu, hilabete honetan zornotza mendi taldeko bazkide egin eta federatu txartela ateratzeko aukera dagoela. Horretarako, asteazkenetan 19.00etatik 21.00etara lokalean gaude laguntzeko prest.

Aurton ere urte positiboa izan du zornotza mendi taldeak, 25 irteera/ekintza egin ondoren.

2015 eko egutegia.

+ Leer más

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas