VIII. MASTER KAIOLA

✅Aurrekanporaketak
2023/02/11

GAZTEAK
🔴ALONSO 14
🔵BULLON 22

SUB22
🔴ARRIEN 14
🔵X.BEITIA 22


Gazteen mailako azken txartela jokoan klubeko bi atzelariren arteko norgehiagokan. Bi atzelari, bata jotzaileagoa bestea alboko kolpea hobeto erabiltzen duena. Partida hasiera Bullonen aldera erori da, saketik dominatzera pasatuz eta piloteoan ere sendo agertuz, 1-6. Alonso partidan sartu ezin ibili denean ordez, Bullonek pasa bikoitza egin eta orduan hasi da Alonso pixkanaka jokoan sartzen eta Urkoren erabaki txarrak sortarazten, markagailua 7-7 berdinduz. Partidua erabat berdindu denean ordea, berriro bueltatu da Bullon berera eta Alonso defentsa lanetara behartu du, horrela 8-15 aurreratuz berriz. Partidaren azken txanpan Alonso saiatu da erremate desberdinekin tantoak lortzen baina hutsak gehiago izan dira eta ezin izan du markagailua irauli. Azkenerako Bullon sendo bat eta eguna izan ez duen Alonsoren artekoa 14-22 bukatu da, Bullonek beste urte batez Master Kaiolarako txartela lortuz.

22 urtez azpikoen azken txartela, Klubeko Lier Arrien eta Lagun Onak Klubetik jokatzen duen, Leako pilotaria den Xabi Beitiaren arteako. Xabi Beitia aurreko edizioan partida onak egitetik dator, aurrelari bizia, erasokorra. Lier Arrien azken urtean atzelari izatera pasatu den pilotaria, golpe izugarriz dabilena. Partidu hasiera parekatua izan da, tantoak batera ta bestera eroriz, egindakoak baino huts gehiago eginez biak ala biak. Arrien izan da gehiagotan dominatu duena eta Beitia bere lekua bilatu ezin ibili da, tantoa bere gustora bukatu ezin. Horren ondorioz 11-8 aurreratzea lortu du Arrienek. Orduantxe hasi da ordea Beitia pilota alde batera eta bestera mugitzen, Arrieni nekea sortaraziz. Bataren nekeak eta bestearen lanak markagailua irauli du 11-14 Beitiak aurrea hartuz. Arrienek ordea ez du azken hitza esan eta sakea hartzearekin batera berriro berdindu du leia,14-14. Momentu horretan ikusi dugu ordea Beitiarik onena eta partidan sartzearekin batera 22ra zuzenean joan da, Arrien tokitik ateraz eta tantoak bukatuz. Azken txartela Xabi Beitiarentzat eta honekin badauzkagu aurtengo pilotari guztiak zehaztuta.

+ Leer más

Aventura de Primavera en el Pirineo: Descenso de Barrancos

22/04/2025

Zornotzako Mendi Taldea ha organizado una propuesta especial para esta primavera, dirigida a quienes buscan combinar montaña y aventura: una

El torneo Master Kaiola de Zornotza celebra su décima edición con importantes novedades

08/04/2025

Se ha presentado en Zornotza la décima edición del campeonato de pelota a mano Master Kaiola, modalidad de cuatro y

Libe Zarazua logra la medalla de bronce con Euskadi en el Campeonato de España de Waterpolo infantil

07/04/2025

La deportista zornotzarra Libe Zarazua, integrante del equipo Amorebieta-Etxano Waterpolo, ha conseguido la medalla de bronce con la selección de

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas