Waterpolo Amorebieta Taldea

Orain 5 urte sortu zen Waterpolo Amorebieta elkartea eta dagoeneko bi talde dituzte, 25 kide inguru. Eskola kirol txapelketetan parte hartzen dute eta alebin taldea gaur egun lehen postuan dago eta benjaminak bigarrenak dira.

Apirilean Tarragonan izan ziren Habawaba izeneko txapelketan parte hartzeko. Fundazio italiarrak antolatutako lehiaketa honetan 35 taldek parte hartu zuten, 400 ume inguru eta helburua ondo pasatzea, fairplay eta errespetua lantzea, lagunak egitea eta euren kirola praktikatzea zen.

Zornotzarrak alebinetan lehiatu ziren beste 23 taldeen kontra eta egunero hiru partidu jokatu ostean 11. postuan sailkatu ziren. Saria denontzako berdina izan zen, Port Aventuran izeneko jolas parkean egun ederra pasatzea.

Nork esango luke duela 5 urte bizipen hauek, postazun hau, esperientzia hau biziko zutela. Guraso talde batek egindako lana fruituak ematen ari da. Esti eta Ruben dira entrenatzaileak eta euren esanetan “oso polita da kirol hau, fisikoki konpletoa, umeek kontrola hartzen dute uretan, baloiarekin jokatzea, tokia hartzea, ia zutik jartzea paseak egiteko, dibertigarria da. Hondoratzea menperatu behar dozu, denok batera defentsa lanak egin eta denok batera golaren bila doaz”. Talde lana ezinbestekoa da eta errespetua lantzen dute ere.


Larrako Polikiroldegian egiten dituzte euren entrenamentuak eta ekainaren lehen asteburuan ate irekiak antolatuko dituzte. “Edonor apuntatu ahal da”, esaten digu Esti Amestik, “etorri eta probatu”.

amorebietawaterpolo@hotmail.com
Esti 658742858

+ Leer más

Abierto el plazo de inscripción para los cursos del segundo trimestre de 2025 en el Polideportivo Larrea

03/03/2025

El Polideportivo Larrea de Amorebieta-Etxano ya ha abierto el plazo de inscripción en las actividades deportivas para el segundo trimestre

«¿Por qué no un equipo de rugby en Amorebieta?”

24/02/2025

EN 2015 30 PERSONAS DE AMOREBIETA SE UNIERON PARA CREAR UN EQUIPO DE RUGBY BAJO EL LEMA «A LA MELÉ,

Amorebieta-Etxano acogerá el sábado, 15 de febrero, la VI. Duatlón Contrarreloj por Equipos del campeonato de Euskadi

13/02/2025

El próximo sábado 15 de febrero de 2025, Amorebieta-Etxano será el escenario del VI. Duatlón de contrarreloj por equipos, una

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas