Xabi Etxeita, Getafe taldeko jokalaria: “Futbolak buelta asko ematen du”

Zornotzako jokalariak hilabete baino gutxiago darama Madrilen. Dagoeneko moldatu da Madrilgo bizi moduari. “Familiagaz nago, umea klasean hasi da. Eta ni entrenamenduetan topera nabil”.
Getafe futbol taldeko jokalariak zelairatzeko aukeraren zain dago. “Hasieran astiroago hasi nintzen, baina gaur egun taldekideen erritmoan nago, fisikoki oso ondo nago eta entrenatzailearen aginduen zain, debutatzeko irrikitan”, dio Xabik.
Bordalas entrenatzailearen konfidantza osoa du, izan ere Elchen ezagutu ziren eta bera izan da fitxaketa honen arduraduna. “Berak esan zidan lasai egoteko, hemen lekua nuela eta. Beste eskaintza batzuk izan nituen Huesca utzi ostean, baina azkenean Getafera etortzea erabaki nuen. Aukerak izango ditudala eta lanari gogor ekitea esan zidan eta hemen nago, jo ta ke”.
Bi urterako sinatu du Etxeitak. Urriaren 31an 32 urte beteko ditu eta azken urteak aprobetxatu nahi ditu. “Orain arte ez dot lesio handirik izan, fisikoki oso ondo nago eta lehen mailan jokatzeko gai naizela erakutsi nahi dot”.
Zornotzan hasi zuen bere ibilbidea futbolari moduan eta gaur egun gure herriko jokalari bakarra da lehen mailan. Athletic-ek fitxatu ondoren, Cartagenan eta Elchen egon zen maileguan, eta etxera bueltatu ostean Huescara joan behar izan zuen. Bertan izugarrizko denboraldia egin zuen iaz, eta kapitaina izendatu zuten. Orain Getafen aukera du. Ibilbide luzea. “Futbolak buelta asko ematen du. Ni oso gustora nago egindakoaz”.
Jokalari zintzoa, langilea eta eredua. Berrio ere zelaian ikusteko irrikitan gaude gu ere!!!

+ Leer más

Amorebieta-Etxano acoge, este fin de semana, el concurso de “speedcubing” Amore Open

13/02/2025

El concurso de Speedcubing, Amore Open regresa a Amorebieta-Etxano este fin de semana. Este evento está dirigido a personas de

El aparcamiento de Larrea, frente al Barnetegi, permanecerá cerrado el 11 y 12 de febrero

11/02/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano realizará trabajos de asfaltado en el aparcamiento de Larrea los días 11 y 12 de febrero

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano abre la convocatoria de ayudas por nacimiento y adopción de 2025

10/02/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha abierto la convocatoria de ayudas ligadas al nacimiento y adopción de niños y niñas, dirigidas

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas