Zornotzan

Cultura

Xabier Amuriza eta Mikel Urdangarin Lauaxeta Ohorezko Sariak


Jon Ander Urkiaga zornotzarra ere izan da saritua, `Bizi Min´ poema-bildumagatik

Lauaxeta Ohorezko Sariak Xabier Amurizari eta Bizkaiko Euskarazko Musika Sortzaileei,Mikel Urdangarin zornotzarra hauen artean, banatu dizkio Aldundiak Bilboko Elkarte Filarmonikoan ospatutako ekitaldian.


Iaz pandemia dela eta Aldundiak ez zuen Ohorezkorik eman, horregatik oraingoan Lauaxeta Ohorrezko Saria 2020 Xabier Amurizari eman dio eta Lauaxeta Ohorezko Saria 2021 Bizkaiko Euskarazko Musika Sortzaileei eman die Aldundiak, haietako lagin bati zehazki, Mikel Urdangarin zornotzarra barne delarik.

Ohorezko Lauaxeta sari hauen helburua hauxe da: «Bizkaian bereziki eta, munduan zehar, oro har, euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan egindako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsonak edo taldeak publikoki aitortzea, saritzea eta merezimenduzko jarduera horiek plazaratu eta zabaltzea, ahal den neurrian gizartea euskararen sustapen zeregin horretara erakartzeko pizgarri gerta daitezen».

Xabier Amuriza erreferentea da, besteak beste, bertsolari, kantugile, letragile eta idazle moduan, baina ezin izan da ekitaldian izan eta audioaz adierazi dio bere esker ona Bizkaiko Foru Aldundiari.


Bestalde, Mikel Urdangarin, Gontzal Mendibil, Zea Mays eta Gatibu izan dira Lauaxeta Ohorezko Sariak 2021, Bizkaiko Euskarazko Musika Sortzaile diren neurrian. Epaimahaiak aho batez hartutako erabakia izan da eta nabarmendu du «guztiak bizkaitarrak izanik, euskarazko musikariak dira, etenik gabeko ibilbide luzea izan dute bakoitza bere estiloari eutsiz eta gaur ere kantuan ari dira; publiko eta musika mota diferentetakoak dira, hedadura zabalekoak eta musikari erreferenteak».

Lauaxeta Ikus-entzunezkoen 2021 saria Iñaki Alforja eta Ivan Toledo zuzendariek jaso dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, `Bolante baten historia´ lanagatik. Bestalde, Lauaxeta Poesia 2021 Sariei dagokienez, 35 urtetik gorakoen kategorian, Leire Bilbao izan da saritua, `Etxeko Urak´ poema liburuagatik; 35 urtetik beherakoen kategorian, berriz, Jon Ander Urkiaga zornotzarra izan da saritua, `Bizi Min´ poema-bildumagatik.

+ Leer más

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas