Cultura

Xabier Hernandez Llona Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren XVI. edizioko irabazlea

• Epaimahaiak aukeratutako proiektuaren izenburua “Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko bigarren hezkuntzan” da.
• Beka 12.000 eurokoa da eta lana 2021eko udaberrirako eginda egon behar da.
• Lourdes Otaegik eta garazi Otsagabiak, Santiago Onaindia bekaren XV. edizioko irabazleek, euren liburua aurkeztuko dute.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren XVI. edizioko irabazlea aurkeztuko du. Xabier Hernandez Llonari sari hau eman zaio “Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko bigarren hezkuntzan” izenburua duen proiektuarengatik.
Santiago Onaindia beka Amorebieta-Etxanoko Udalak Ametx erakunde autonomoaren bidez urte birik behin ematen duen beka bat da. Beka honek Labayru Institutuaren laguntza jasotzen du. Bekaren helburua euskal literaturaren alorrean ikerketa sustatzea da, eta bidez batez, Santiago Onaindia euskal idazleari omenaldi bat egitea. Beka 12.000 eurokoa da.
Proiektua 2021eko udaberrirako amaituta egon beharko da, eta moldatu ondoren, Labayru Institutuak argitaratuko du Aita Santi Onaindia Beka bildumaren barruan.
XVI. edizio honetan bost proiektu aurkeztu dira. Lan hauek epaimahai batek aztertu ditu, hain zuzen ere Ametx erakunde autonomoko presidenteak eta euskal literaturaren alorreko hiru adituk.
“Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko bigarren hezkuntzan”.
Xabier Hernandez Llonak aurkeztutako proiektu honen bokazioa literaturaren didaktikan diharduten eragile desberdinen artean adostutako bidea zedarritzea litzateke, etorkizunean literaturak gaztearen garapen emozional-afektibo zein kognitiboan modu positiboan eragiteko.

Saritutako lana argitaratzea

Beka honen XV. edizioko irabazleen, Lourdes Otaegi eta Garazi Otsagabia, liburuaren argitalpena ere aurkeztuko da. Liburuaren izenburua “BESTE GERRAKO KRONIKAK. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan” da, eta Labayru Fundazioak argitaratu du. Egileek lan honetan arreta berezia eman diote Saizarbitoriaren eleberrietan pertsonaia maskulino eta femeninoen arteko harremanetan iradokitzen diren mezuen zentzuari.

+ Leer más

La exposición «Essaouira: Haize Uria» llega al Centro Zelaieta y podrá visitarse hasta el 31 de enero

15/01/2025

La sala de exposiciones del Centro Zelaieta de Amorebieta-Etxano acogerá, a partir de mañana, es decir, del 14 al 31 de enero, la exposición fotográfica «Essaouira: Haize Uria / La ciudad del viento» del durangarra Iban Gorriti. Esta colección recoge

El cineclub de Amorebieta-Etxano estrena un formato renovado y participativo

10/01/2025

Este mes de enero, el cineclub del Zornotza Aretoa se ha renovado con una propuesta diferente y atractiva. Todos los martes, a las 19:00 horas, las y los zornotzarras podrán disfrutar de películas seleccionadas especialmente por Gariza Films, la productora

AMOREBIETA-ETXANO SE CONVIERTE EN EL EPICENTRO DEL SECTOR EQUINO 

02/01/2025

El pasado 27 de octubre, el barrio de Jauregibarria en Amorebieta-Etxano acogió la primera edición de Zaldialdia, una feria pionera que reunió a más de 3.000 personas en torno a la pasión por el mundo ecuestre. Con más de 120

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas