Zabalik da Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokaren XXVI. edizioan izena emateko epea

●  Euskal Herriko emakume nekazariak eta artisauak biltzen dituen azoka martxoaren 9an izango da Zelaieta parkean. Izena-emateko epea urtarrilaren 29tik otsailaren 15eraegongo da zabalik.

Euskal Herriko emakume nekazari eta artisauek hitzordu berri bat dute datorren martxoaren 9an, Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokaren 26. edizioan. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen da azoka, eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren helburua da emakumeek arlo horretan egindako lana ikusaraztea. Historikoki sektore honetako bizkarrezurra eta eskulana izan dira emakumeak, eta hauen funtzioa ezinbestekoa izan da familien ekonomiarentzat, eta euskal gizarte, kultura eta tradizioarentzat. Azokak 26 urte beteko ditu aurten eta ohi bezala, bertan parte hartuko duten emakumeek artisau eta nekazaritza produktu ugari erakutsiko dituzte, hala nola, ogia, gozogintza, marmeladak, fruta eta barazkiak, fruta gozokiak, arropa, osagarriak eta abar.

Postuak eta izen-emate epea

Zelaieta parkean jarriko den karpan egongo da azoka, 10:00etatik 15:00etara. Izena eman nahi duten emakumeek urtarrilaren 29tik otsailaren 15era egin ahal izango dute, eta ezinbestekoa izango da azokan ikusgai jartzen duten guztia Euskal Herrian egoitza duten emakumeek egina izatea. Izen-ematea udal webguneko ‘Izen-ematea’ atalaren bitartez egin behar da, edo bestela, eskatutako informazioa emanez, emakumeak@landa21.com helbidean.


Udalak deialdiaren ebazpena zuzenean jakinaraziko dio onuradunari, hark emandako helbidean, 2024ko otsailaren 16tik aurrera, onarpena izen ematearen arabera egingo da. Aukeratutako pertsonak 4 eguneko epea izango du onarpena berresteko, jakinarazpena jaso eta gero.

+ Leer más

Amorebieta-Etxano acoge, este fin de semana, el concurso de “speedcubing” Amore Open

13/02/2025

El concurso de Speedcubing, Amore Open regresa a Amorebieta-Etxano este fin de semana. Este evento está dirigido a personas de

El aparcamiento de Larrea, frente al Barnetegi, permanecerá cerrado el 11 y 12 de febrero

11/02/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano realizará trabajos de asfaltado en el aparcamiento de Larrea los días 11 y 12 de febrero

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano abre la convocatoria de ayudas por nacimiento y adopción de 2025

10/02/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha abierto la convocatoria de ayudas ligadas al nacimiento y adopción de niños y niñas, dirigidas

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas