Zabalik da Amorebieta-Etxanoko Udalekuetan eta GaueroUDAN 2025 programetan izena emateko epea

  • Hezkuntza, inklusioa eta dibertsioa uztartzen dituzten bi proposamen dira, haur eta gazteen garapenaren etapa ezberdinetara egokituak. Udaleku Irekiak 2025 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da, eta GaueroUDAN 2025 13 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago.
  • Izena emateko epea maiatzaren 4ra bitarte egongo da zabalik, online, udal webgunean, edo aurrez aurre Gazte Informazio Bulegoan.

Beste behin, Amorebieta-Etxanoko Udalak hezkuntza zein aisialdia sustatzen ditu herriko haur eta nerabeei zuzenduta uda honetarako antolatu dituen programen bidez: Udalekuak 2025 eta GaueroUDAN 2025. Bi proposamen horiek haur eta gazteen garapenaren fase ezberdinetara egokitutako eskaintza osatzen dute eta ikaskuntza, gozamena eta elkarbizitza sustatzea dute helburu, eskola-oporraldian zehar.

Udalekuak 2025

Udalekuak 4 eta 12 urte bitarteko haurrei daude zuzenduta (2013 eta 2021 artean jaiotakoak) eta ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean garatuko dira, lau astetan banatuta. Parte hartzaileek bi ordutegi aukeratu ahal izango dituzte: 9:00etatik 13:00etara (A txanda) edo 9:00etatik 15:00etara jangela zerbitzuarekin (B txanda). Horrez gain, zaintza zerbitzua egongo da 8:00etatik 9:00etara. Jarduerak Larrea HLHIn eta udal instalazioetan egingo dira.

Gauero UDAN 2025

GaueroUDAN programak, berriz, 13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduera dinamikoagoa eta abenturazaleagoa eskaintzen du. Bi txanda eskainiko dira: ekainaren 23tik 27ra lehena eta ekainaren 30etik uztailaren 4ra bigarrena, biak, 9:00etatik 14:00etara (jardueren arabera aldaketak izan ditzakeen ordutegiarekin). Ekintzen artean talde-dinamikak, irteerak, txangoak eta abentura-jarduerak egongo dira, bai Amorebieta-Etxanon bertan, bai beste herri batzuetan.

Izen-ematea

Izena emateko epea maiatzaren 4ra bitarte izango da, eta online, udal webgunean (www.amorebieta-etxano.eus) edo aurrez aurre egin ahal izango da, Gazte Informazio Bulegoan. Parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da dagokion Ametx Txartela aktibatuta izatea (UME edo Gazte txartela, adinaren arabera).

Eskariak eskaintza gainditzen badu, zozketa publiko bat egingo da maiatzaren 16an, eta Amorebieta-Etxanon erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna. Horrez gain, familia errenta baxuak dituztenentzat hobari ekonomikoak aurreikusi dira, eta hezkuntza-premia bereziak dituzten parte-hartzaileentzat plazak gordeko dira, laguntza profesional espezifikoarekin inklusioa bermatzeko.

Programa biek Amorebieta-Etxanok haur eta gazteekin duen konpromisoa erakusten dute, uda partean kalitatezko aisialdi hezitzailea eskaintzeko asmoz.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanoko Auzotaxi Zerbitzua 24 orduz eskainiko da urteko 365 egunetan

2025/04/30

Gaur goizean egindako ezohiko osoko bilkuran, Amorebieta-Etxanoko Udalak Taxi Zerbitzua arautzen duen Ordenantza eta Auzotaxi Zerbitzuaren Ordenantzaren aldaketa onartu ditu,

Gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

2025/04/28

Amorebieta-Etxanoko Udalak gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du. Helburua da Amorebieta Etxanon alokairuan bakarrik edo erkarbizitza unitatean bizi diren 18

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen erabileran oinarritutako kontzientziazio-kanpaina abiatu du

2025/04/23

​Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen (MPI), hala nola patinete elektrikoen, erabilerari buruzko kontzientziazio-kanpaina bat jarri du martxan, herritarrei haien zirkulazioari

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only