Zabalik da Euskaraldiari loturiko ipuin laburren bozketa fasea

  • Bozketa maiatzaren 13ra bitartean egin ahal izango da eta bozkatzeko bi gune egongo dira: HAZ(Herritarren Arreta Zerbitzua) eta Zelaieta.

Pasa den igandean amaitu zen Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako euskarazko ipuin laburren lehiaketan parte hartzeko epea. Ekimen honen helburua da herritarren artean euskararen erabilera eta sormen literarioa sustatzea eta aurtengoan Euskaraldiari loturik egon da.

Hala, lehiaketa bi modalitatetan garatu da, 16 eta 22 urte bitarteko gazteentzat bata (A modalitatea) eta 23 urtetik gorako herritarrei zuzendurikoa bestea (B modalitatea). Guztira 8 ipuin aurkeztu dira (B modalitatean), eta orain bozketa-fasea hasiko da. Herritarrek parte hartzaile bakoitzaren lana aitortzeko eta euren gustuko ipuina hautatzeko aukera izango dute.

Nola bozkatu?

Bozketa maiatzaren 13ra bitartean egin ahal izango da, eta bozkatzeko kutxa bat egongo da Zelaietan.

Bozketa guztiz irekia izango da eta herritar guztiek parte hartzeko aukera izango dute. Bozka ematen duten herritarren artean Euskaraldiko produktuen lote bat zozketatuko da.

Zeintzuk dira sariak?

Irabazlea epaimahai bitartez aukeratuko dira eta hauek 400 euroko saria jasoko du.

Bestalde, herritarrek bozketa bitartez hautatutako ipuinaren egileak Euskaraldiko produktuen sorta bat jasoko du eta bi ipuin irabazleak, hau da, epaimahaiak eta herritarrek aukeratutakoak, Hilero aldizkarian argitaratuko dira.

Era berean, aurrez aipatu bezala, bozketan parte hartzen duten herritarren artean ere Euskaraldiko produktuak zozketatuko dira. Sariak maiatzaren 15ean banatuko dira, Euskaraldiaren hasiera ekitaldian.

Ekimen honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak euskararen sustapenarekiko konpromisoa berretsi nahi du eta herritarrak lehiaketan parte hartzera animatzen ditu.

+ Irakurri

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

Zelaietak Mikel Etxebarria Etxeitaren “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” erakusketa hartuko du datorren astelehenean, abenduak 1

2025/11/26

Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai

Euskrowd: Adimen Artifizialak euskara naturala ulertzeko jauzi kolektiboa

2025/11/26

Euskrowd euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da. Aplikazio honen helburua hizkuntza-teknologiak hobetzea da, etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only