Zornotzan

Berriak, Gazteria

Zabalik dago 2019ko udalekuetan izena emateko epea

• Kanpaina 4 eta 10 urteko umeei zuzenduta dago.
• Datorren astelehenetik apirilaren 30era arte umearen izena eman ahal izango da, ekainerako eta uztailerako antolatutako ekintzetan parte hartzeko
Amorebieta-Etxanoko Udalak datorren astelehenean, apirilaren 1ean, zabalduko du 4 eta 10 urte arteko umeak 2019ko udalekuetan izena emateko epea
Udalekuak ekainaren 24an hasiko dira eta uztailaren 19ra arte egongo dira. Izena eman nahi dutenek asteka egin dezakete, hainbat ordutegi daude eta jantoki zerbitzua ere eskainiko da. Aukeraren arabera, udalekuen prezioa ere aldatu egiten da.
Kanpaina ez da bakarrik Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden adingabeentzat baina jende askok izena emango balu, erroldatuek lehentasuna izango dute.
Udalekuak Larreako ikastetxe publikoan egingo dira baina jarduera egitarauaren arabera, Udalaren beste kirol eta kultur instalazio batzuk erabiliko dira.
Gazte Informazio Bulegoan izena eman ahal izango da (10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00) apirilaren 30era arte.

+ Leer más

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas