Zabalik dago Larrea Kiroldegiko 2025eko bigarren hiruhileko ikastaroetan izena emateko epea

  • Ikastaroak haur zein helduei zuzenduta daude eta aurreinskripzioak martxoaren 10a bitarte egin daitezke Larrea Kiroldegiko harreran edo www.amorebieta-etxano.eus webgunearen bidez.

Amorebieta-Etxanoko Larrea Kiroldegiak 2025eko apiriletik ekainera bitarteko kirol ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Hala, oraingoan ere, ikastaro aukera zabala izango dute haur zein heldu zornotzarrek: igeriketa, gimnasia erritmikoa, aquagym, pilates, hipopresiboak…

Aurreinskripzio epea zabalik egongo da martxoaren 10a bitarte eta behin izen-emate epea itxita, plazen esleipena egingo da, zozketa bidez, martxoaren 11n. Plaza lortu duten pertsonek hilaren 18rako baieztatu beharko dute eta horren ondoren gelditzen diren plaza libreak martxoaren 20an eta 21ean esleituko dira. Hortik aurrera plazaren bat hutsik geldituz gero, martxoaren 24tik aurrera egongo dira eskuragarri.

Helduentzako jarduerak

Helduen kasuan, gainerako ikastaro guztiak 2025eko martxoaren 31ik ekainaren 27ra eskainiko dira.

Goizeko ordutegietan, mantentze-gimnasia eta egokitze fisikoko saioak egongo dira aukeran, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 9:30etik 11:15era bitartean. Astelehen eta asteazkenetan, halaber, eta astearte eta ostegunetan pilates eta spinbike.

Arratsalde eta iluntzeetan ere jardueren eskaintza zabala izango da: pilates, hipopresiboak, eta xunba dira proposamen nagusiak. Gainera, G.A.Z. (Gluteoak, Abdominalak, Zangoak) eta igeriketa ikastaroak ere antolatu dira, hastapen eta hobekuntza mailetarako egokituta.

Umentzako jarduerak

Umeentzako igeriketa ikastaroa eskainiko da, bai astelehenetik ostiralera eta bai asteburuetan ere. Adin tarteei egokitutako mailak eskainiko dira, hala nola familiarizazioa (4-6 urte), hastapena (4-8 urte) eta hobekuntza (7-8 urte).

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanoko igeriketa egokituko klaseetan izena emateko epea zabalik

2026/09/09

Saioak 5 eta 16 urte bitarteko eta %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duten gazteei zuzenduta daude. Klaseak urriko, azaroko eta abenduko

Arkalaz Mugitu programa berriro jarri da martxan herritar guztiengana jarduera fisikoa hurbiltzeko

2026/09/06

Doako zerbitzuak orientazio pertsonalizatua eskaintzen du, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako jarduera fisikoko planak sortzeko eta bizimodu aktiboago eta osasungarriagoa sustatzeko

Zabalik daude urritik abendura bitarteko kirol ikastaroetan izena emateko epeak Amorebieta-Etxanon

2026/09/03

Izen-emateak irailaren 10era arte egongo dira zabalikIrailaren 11n zozketa egingo da eskaintza baino eskaera gehiago duten ikastaroetarako. Hautatutako pertsonek irailaren

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only