Zabalik daude urritik abendura bitarteko kirol ikastaroetan izena emateko epeak Amorebieta-Etxanon


Izen-emateak irailaren 10era arte egongo dira zabalik
Irailaren 11n zozketa egingo da eskaintza baino eskaera gehiago duten ikastaroetarako. Hautatutako pertsonek irailaren 17ra arte izango dute plaza baieztatzeko

Amorebieta-Etxanoko Udalak gaur, irailaren 1ean, ireki du datozen hilabeteetan Larrea Kiroldegian egingo diren kirol ikastaroetan izena emateko epea. Eskaintzak helduentzako zein umeentzako jarduerak biltzen ditu, formatu eta iraupen desberdinetan.

Helduentzako aretoko jarduerak urriaren 1etik 30era eskainiko dira; aquagym eta helduentzako igeriketa ikastaroek, berriz, hiru hilabeteko iraupena izango dute, urriaren 1etik abenduaren 30era.

Helduentzako eskaintzan honako diziplinak aurkituko dira: mantentze-gimnasia, egokitze fisikoa, pilatesa, hipopilatesa, spinbikea, aquagyma, G.A.Z., entrenamendu funtzionala eta igeriketa, eguneko ordutegi desberdinetan.

Umeentzako jarduerak ere eskainiko dira, besteak beste, adinaren eta mailaren arabera antolatutako igeriketa ikastaroak, Igeriketa Eskola eta gimnasia erritmikoa.

Jarduera guztiak Larrea Kiroldegian egingo dira.

Plazen zozketa irailaren 11n egingo da, eskaera plaza kopurua baino handiagoa den ikastaroetan. Hautatutako pertsonek irailaren 17ra arte izango dute plaza baieztatzeko. Hutsik geratzen diren plazak irailaren 21ean eta 22an esleituko dira eta, irailaren 23tik aurrera, libre geratzen diren plazak interesa duen edonoren eskura egongo dira. Izen-emateak irailaren 10era arte egin ahal izango dira udalaren webgunearen bidez edo Larrea Kiroldegiko harreran.

EKINTZEN ORDUTEGIAK [ABAJO CAST]

HORARIOS ACTIVIDADES

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanoko igeriketa egokituko klaseetan izena emateko epea zabalik

2026/09/09

Saioak 5 eta 16 urte bitarteko eta %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duten gazteei zuzenduta daude. Klaseak urriko, azaroko eta abenduko

Arkalaz Mugitu programa berriro jarri da martxan herritar guztiengana jarduera fisikoa hurbiltzeko

2026/09/06

Doako zerbitzuak orientazio pertsonalizatua eskaintzen du, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako jarduera fisikoko planak sortzeko eta bizimodu aktiboago eta osasungarriagoa sustatzeko

Aramotz Mendi Lasterketa, 20 urteko ibilbidea

2026/09/01

2007an egin zen lehen aldiz Aramotz Mendi Lasterketa, eta, hogei urteko ibilbidean formatu ezberdinak izan baditu ere, mendi lasterketen aitzindarietakoa

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only