“Zaharkin Santua” Zigor Goitiandiaren bigarren liburua

Zigor Goitiandia idazle zornotzarrak bere bigarren liburua argitaratuko du datorren abenduan. Oraingoan euskerazko edizioaz gain, erderaz ere egin du, “El Relicario” izenburuarekin. Idazte prozesuan asko gozatu duela aitortu digu Zigorrek, eta nobela hau aurrekoa “EL Camaro destartalado” baino hobeagoa izango dela ziur da.

Bi mila urte desagertuta egon ondoren gazte baten eskuetara iristen da `Zaharkin Santua´. Hasieran ez dakite honen balioaz, baina beste talde batzuek eskuratzeko egiten dituzten ahaleginak ikusita, eurek etekina atera nahi dute. Nobela bat da, asmatutako kontakizuna benetako historia baten barruan, hau da, iraganaldiko gertaera gogoangarri baten barnean gertatzen dena.

Zigorrek Arabako Errioxan, Bilbon eta Ziortzako Monastegian kokatu du nobela. “Gaur egun bisitatu ahal diren tokiak agertzen dira. Oso era dinamikoan idatzita dago, hizkuntza zuzena, arin irakurtzeko modukoa. Kritika soziala dago liburuan, satira eta umore garratza erabiltzen dut eta fikzioko pertsonai batzuek sartzen ditut benetako gertaeretan”.

Irakasle honek urte bi eman ditu liburu berri hau idazteko. “Gauez idaztea gustatzen zait, etxekoak ogera joaten direnean. Orduan buru belarri hasten naiz idazten eta askotan, konturatu barik, ordu pila bat lapurtzen dizkiot nire loaldiari”.

Idazten hasi zenean, Zigorrek ez zuen “Zaharkin Santua” nobelaren amaiera pentsatuta, eta bidean agertu den pertsonai baten harira burutu zitzaion bukaera. Baina hori irakurtzeko egun batzuk itxaron beharko dugu, abenduaren erdialderako prest izango baita liburua.

 Zornotzako dendetan eta Elkarren salgai egongo da.

+ Leer más

La danza sale a la plaza: una iniciativa que une tradición y comunidad

14/04/2025

Durante todo el año se realizan ensayos con un doble objetivo: aprender nuevas danzas y recuperar o repasar otras ya

Amorebieta-Etxano se convierte en escenario de Bilbao BBK Live Herrian

14/04/2025

Como cada año, el festival Bilbao BBK Live amplía su alcance a diversas localidades de Bizkaia antes de su gran

Ocho bandas formarán parte de la XVIII edición del Concurso Internacional de Música de Calle Haizetara

14/04/2025

Amorebieta-Etxano volverá a convertirse en punto de encuentro para las mejores bandas nacionales e internacionales de música de calle con

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas