Zaintzaileei zuzenduta ‘Memoriaren entrenamendua’ tailerra izango da martxoan

  Tailerra bost saiok osatzen dute eta martxoko asteazkenetan emango da, 16:30etatik 18:00etara. Ekimena Amorebieta-Etxanoko Udalaren ‘Zainduz Programa: zaintzaileentzako zaintza’ programaren parte da.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak tailer berri bat antolatu du martxoan, zaintzaileei zuzendua: ‘Memoriaren entrenamendua’. Tailerra ‘Zainduz Programa: zaintzaileentzako zaintza’ programaren parte da, eta mendeko egoeran dauden senitartekoak zaintzen edota laguntzen dituzten pertsonei laguntzea du helburu. Hauek euren denbora eta energia bideratzen dute zaintzara, lan gogorra, ezkutukoa eta, gutxitan aintzat hartzen dena.

Garunaren zahartzea prebenitzeko erronkak

Tailerrak bost saio izango ditu, eta martxoaren 1etik 29ra eskainiko da, asteazkenetan, 16:30etatik 18:00etara. Helburua da, erronka eta jarduera entretenigarrien bidez, garunaren zahartzea prebenitzen laguntzea. Horiei esker, zaintzaileek memoria aktibo mantentzen ikasiko dute, eta inguruarekin eta hura ulertzeko moduarekin lotutako funtzionamendua ulertuko dute. Horrela, tailerra zuzendua dago beren memoriarekin kezkatuta dauden pertsonei, edo, besteak beste, arretarekin, kontzentrazioarekin, hizkuntzarekin, arrazoiketarekin, orientazioarekin edo ikusmen-espazioko trebetasunekin lotutako edukiak landu nahi dituzten pertsonei.

Izen-emate eta informazioa

Tailerra Nafarroa Zentroan emango da, eta interesa dutenek izena eman edo informazioa eskatu ahal izango dute HAZen telefonoaren bidez (94 630 00 02) edo posta elektroniko bat bidaliz zainduz@amorebieta.eus helbidera. Tailerra doakoa da eta izena emateko epea otsailaren 24ra arte egongo da zabalik.

+ Leer más

Abierto el plazo de confirmación de plaza en las Colonias y GaueroUDAN 2025

13/05/2025

A partir de hoy, lunes 13 de mayo, da comienzo el plazo de confirmación de plazas para las Colonias y

Amorebieta-Etxano lanza una encuesta ciudadana para diseñar su futura movilidad

12/05/2025

Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha un proceso de participación ciudadana como punto de partida para la elaboración de un diagnóstico

Comienza la obra de la nueva rampa de acceso al Centro Nafarroa para mejorar la accesibilidad

09/05/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado el pistoletazo de salida a las obras para la construcción de una nueva rampa

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas