Izen-ematea martxoaren 17ra arte egongo da zabalik; online, udal webgunearen bidez, edo aurrez aurre, Zelaieta Zentroan.
Zelaieta Zentroan antolatutako aldi baterako hiru ikastarotan izena emateko epea luzatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak: ‘Gozogintza beganoa’, ‘Erleen mundu magikoa. Erleen produktuak lantzen ikasi eta disfrutatzeko tailerra’ eta ‘Izozki naturalak’. Hiru ikastaroak apiriletik aurrera hasiko dira eta izena emateko epea martxoaren 17ra arte egongo da zabalik.
Horrela, izena eman nahi dutenek online egin dezakete amorebieta-etxano.eus udal webguneko ‘Izen emateak’ atalean edo aurrez aurre Zelaieta Zentroan.
GOZOGINTZA BEGANOA
10 ordu – Prezioa: 25 €
Arrautzarik, esnerik eta gurinik gabe etxeko gozogintza egitea erraza da, osagaiak behar bezala ordezkatzea besterik ez da behar. Ikastaro honetan aukera ezberdinak ezagutuko ditugu betiko gozokiak dastatzen jarraitzeko, baina ukitu berezi batekin.
Astelehena, 19:00 – 21:00
Hasiera – Apirilak 17
ERLEEN MUNDU MAGIKOA. Erleen produktuak lantzen ikasi eta disfrutatzeko tailerra · EUSKARAZ
6 ordu – Prezioa 15 €
Saio didaktiko hauetan erlauntza bat nolakoa den ikusiko da, erleen bizitzari buruzko hainbat aspektu ere eta eztia, argizaria, erlauntzako beste ekoizkinak, eta intsektu txiki bezain harrigarri hauen inguruko hainbat bitxikeria ikasiko dira.
Erleen mundua ezagututakoan, ezti on bat nola bereizi ikasiko dugu, eztia zein propolioa nola kontsumitu eta nola kontserbatu behar dugun, eta hainbat krema, ukendu eta xaboi egingo ditugu eztia oinarri izanik. Erleen munduak asko du eskaintzeko.
Asteazkena, 18:30 – 20:30
Hasiera: apirilak 19
IZOZKI NATURALAK – EUSKARAZ
8 ordu – Prezioa 20 €
Uda hurbiltzen ari da eta izozkiak bezalako postre tipiko eta freskagarriaz gozatzeko ordua heldu da. Tailer honetan etxeko izozkiak kontsumitzea proposatzen dizugu. Horiek egiteko oinarrizko teknikak ezautuko ditugu, eta aukeren eta zaporeen sorta zabalduko dugu. Frutak eta barazkiak modu osasuntsu, erraz eta freskagarrian kontsumitzeko erronka sortzailea izango da hau.
Osteguna, 19:00 – 21:00
Hasiera: maiatzak 31