Baqueira 2019:
-Izen emateak Otsailak 13/20/27 Mendi taldeko lokalean.
-Inscripciones 13/20/27 de Febrero en el local del Club.
BAQUEIRA-RA IRTEERA:
Irekita dago Baqueira-ra joateko izen emate epea. Neguko kirolei lotutako arlo guztietako jendea gonbidatzen dogu ekintza honetan parte hartzera (mendia, raketak, mendiko eskia, eski alpinoa, snowboard, iraupen eskia….)
Noiz: 2018 ko Martxoak 8-9-10.
Nora: Baqueira (Val d´Arán).
Irteera: Ostirala, Martxoak 8, 17:30 Nafarroa parking-ean. Zornotza.
Buelta: Igandea, Martxoak 10, 21:30tan.
Izena emateko azken eguna: Otsailak 27.
Aterpetxea: http://www.refugisalardu.com/home.html
4 pertsonentzako logelak eta literak egongo dira.
Izena emateko:
1-Mezu honekin batera jasoko dozuen excel horria imprimatu eta bete zure datuekin.
2-Mendi taldeko egoitzatik pasa izen ematea eta ordainketa egiteko (Asteazkenero Otsailak 27-rarte, 19:30-21:00).
(Ekarri Excel orria zure datuekin+ordaintzeko dirua ).
Ordaintzea derrigorrezkoa da izen emateko momentuan.
Behin izena emon ezkero ez da dirurik bueltatuko.
Adintxikikoak nagusi bat izan behar dabe arduradun bezala izena eman ahal izateko.
Gomendagarria 4 pertsonako taldeetan izen ematea, logelak betezen joateko.
Prezioan sartzen dira:
Autobusa, gau bi aterpetxean, bi egunetarako forfaita, afari bat eta gosari bi.
Ostiralerako afarie eta zapatu-domekako bazkarie norbere kontura izango dira.
Eskuohiala eroan behar da. Literatan lo egingo dabenek, lo sakua eroan beharko dabe.