Cultura

‘Zornotzako ahotsak’, Amorebieta-Etxanoko euskarazko ondarea zabaltzeko grabazio berrien aurkezpena

“Zornotzako Ahotsak” proiektuaren barruan egin diren azken grabaketen aurkezpena izango da bihar, arratsaldeko 19:00etan Zelaieta zentroan.
Gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jaso, eta herritarren artean zabaldurik, ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea xede duen Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren atala da ekimen hau. Fase honetan herriko hogeita hamalau edadeko pertsonari egin zaizkie elkarrizketak, eta bideoan grabatu, euren antzinako pasadizoak, ohiturak eta bizipenak bildurik. Lehenago egindako beste elkarrizketa batzuekin batera daude eskuragarri kontsulta egin nahi duten guztientzat (www.ahotsak.com/amorebieta-etxano).
Euskal Herriko Ahotsak
Badihardugu elkarteak sustatutako proiektua da Euskal Herriko Ahotsak. 2003an ekin zioten egiteko honi, azken belaunaldietan euskarazko ahozko transmisioan geratutako kolapsoari aurre egin nahian; izan ere, eragin izugarria jasan dute hala ondare tradizionalaren transmisioak (tradizioak, erritoak, usadiozko lanbideak, etab.) nola azpi-euskalkien biziraupenak. Azken 50 urteotan euskara estandarra edo batua nagusituz joan den neurrian, hainbat izan dira galtzeko zorian gertatu diren euskal hizkuntzaren eta kulturaren ondare-elementuak. Galera hori ekidin nahia izan da Amorebieta-Etxanoko Udalak elkarte honekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren zioetako bat.

+ Leer más

Berba Lapiko fomentará la interculturalidad durante el mes de febrero

06/02/2025

Este mes de febrero, la iniciativa Berba Lapiko pondrá el foco en la interculturalidad, resaltando la riqueza que aportan las diferentes culturas que conviven en el municipio. Con cada vez más vecinos y vecinas provenientes de distintos países, la integración

Euskal Herria resuena al ritmo de Santa Águeda

05/02/2025

Ayer, como cada 4 de febrero, los cantos y el sonido de los bastones golpearon el suelo, llenando las calles en honor a la mártir cristiana. Hoy, Euskal Herria celebra a Santa Águeda. Tras una noche de tradición y música,

Zornotza Aretoa presenta el programa cultural de febrero a junio, con una variada oferta de teatro, música y danza

05/02/2025

El próximo viernes, 7 de febrero, el Zornotza Aretoa dará inicio a la nueva temporada cultural con una amplia oferta de actividades y espectáculos que combinan teatro, danza y música. Así lo ha dado a conocer esta mañana, en rueda

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas