ZORNOTZAKO BI EGOITZATAKO ADINEKOEK 2019KO KORRIKAN PARTE HARTUKO DUTE ELKARREKIN

– Zornotzako IMQ Igurco Orue eta IMQ Igurco José M.ª Azkuna bi egoitzetako adinekoek elkarrekin egingo dute erreleboa XXI. Korrikan, 20.05ean, Zornotzan.

– Senideekin eta bi zentro soziosanitarioetako profesionalekin batera egingo dute.

Euskararen aldeko XXI. Korrika, apirilaren 4tik 14ra bitartean Puente la Reina-Gares eta Vitoria-Gasteiz elkartuko dituena, Zornotzatik igaroko da, apirilaren 13an –larunbata– 20.05ak inguruan. Horiek horrela, IMQ Igurco Orue eta IMQ Igurco José M.ª Azkuna (azken hori, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaidea) egoitza zornotzarretako adinekoek bat egin nahi izan dute kultura- eta gizarte-ekimen garrantzitsu horrekin.

Hortaz, beren kabuz moldatzeko gai diren adinekoak nahiz mugikortasun urrikoak, bi zentroetako osasun-profesionalekin batera, 20.05ean elkartuko dira Gregorio Mendibil kaleko 8. zenbakiaren parean (El Cojo jatetxearen aurrean), herriaren erdialdean.

Korrika horren lekukoa IMQ Igurco José M.ª Azkuna egoitzako Eusebia Batizek eramango du. “Emakume zornotzarra da, euskalduna, pertsona mina, egoitzan nahiz herrian”, adierazi du egoitzako zuzendari María José Arenazak. “Eusebiaren familia oso ezaguna da herrian, eta Eusebiarekin detaile hori eduki izana txalotu eta eskertu dute”.

Eusebia Batiz gurpil-aulkian joango da, semearekin, eta IMQ Igurco Orueko beste nagusi batekin partekatuko du lekukoa, José Manuel Ortizegaz. Lekukoa Eneko Atxa eskolako Julen Baz sukaldariak emango die. Eta hura hartu ondoren, Eusebia Batizek eta José Manuel Ortizek, egoitzako gainerako adinekoekin, horien senideekin eta bi zentroetako osasun-profesionalekin batera egingo dute ibilbidea. Bidea egin ondoren, Vinos Aguirre-ko ordezkariari emango diote lekukoa, antolatutako ibilbidea ibiltzen jarrai dezan.

+ Leer más

Abierto el plazo de confirmación de plaza en las Colonias y GaueroUDAN 2025

13/05/2025

A partir de hoy, lunes 13 de mayo, da comienzo el plazo de confirmación de plazas para las Colonias y

Amorebieta-Etxano lanza una encuesta ciudadana para diseñar su futura movilidad

12/05/2025

Amorebieta-Etxano ha puesto en marcha un proceso de participación ciudadana como punto de partida para la elaboración de un diagnóstico

Comienza la obra de la nueva rampa de acceso al Centro Nafarroa para mejorar la accesibilidad

09/05/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado el pistoletazo de salida a las obras para la construcción de una nueva rampa

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas