Zornotzako EAJk gure ekimen politikoak bereak bailiran aurkezten dituela salatzen dugu EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Amorebietak

Zornotzako EAJk gure ekimen politikoak bereak balira bezala aurkezten dituela salatu nahi dugu EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Amorebietak. Gainera, bere propaganda politikorako erabiltzen ditu Udaletxean lizitatutako proiektuen argazkiak eta infografiak.

Argiteria publikoa indartzeko ekimena da adibideetako bat, berdintasun-batzordeak aurreko legegintzaldian sakon landutako proposamena delarik. Antzeko zerbait gertatzen da Zubipunte, Zubizabala eta Zubikurtze lotuko dituen oinezkoen pasabidearekin. Izan ere, joan den apirilaren 18an argitaratu zen ekimena azken bi legegintzaldietan hiru talde politikook hainbat lan-gunetara eraman dugun proposamena da, gobernu-taldeak sistematikoki baztertu duena.

Berdina gertatu da Zelaietako jolas-parkea estaltzekoproiektuarekin: proposamen hori behin eta berriz errepikatu da aurrekontu parte-hartzaileetan, baina bideraezintzat jo izan dute garajeen uholde-arriskuagatik.

Gainera, azpimarratu nahi dugu, behin baino gehiagotan egin dugun bezala, Udalaren proposamenetan gainontzeko 3 alderdiok ere parte hartzen dugula, eta ekimen horiek hauteskunde-kanpainaurrean ohikoak diren proposamen alderdikoietatik bereizi behar direla.

Era berean, salatu nahi dugu Zornotzako Udalean lizitatutako lanetatik ateratako irudien erabilera ez dela zilegia hauteskunde-programa alderdikoi bat puzteko, proiektu horiek diru publikoarekin finantzatu baitira, eta ez alderdi politiko baten finantzaketarekin.

Horrenbestez, EAJren Gobernu Taldeak guztionak diren baliabideen kudeaketa arduratsua egitea eskatzen dugu.

EH BILDU ZORNOTZA | PSE-EE | ELKARREKIN AMOREBIETA

+ Leer más

Amorebieta-Etxano refuerza la seguridad en los pasos de peatones con nueva señalización

11/06/2025

Con el objetivo de mejorar la seguridad de las y los peatones y aumentar la visibilidad en los pasos de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano refuerza su apuesta por la juventud con ZUOK y nuevas medidas para fomentar el empleo juvenil

11/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano sigue avanzando en su apuesta por la juventud a través de ZUOK, un programa participativo que

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano instala nuevas papeleras de reciclaje para impulsar el cuidado del entorno y la separación de residuos

10/06/2025

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha dado un paso adelante en su compromiso con el medioambiente y la sostenibilidad, con la

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y asegurar el correcto funcionamiento del sitio. Al continuar utilizando este sitio, reconoce y acepta el uso de cookies.

Aceptar todo Aceptar solo las requeridas