Zornotzako Master Kaiola txapelketak hamargarren edizioa ospatuko du berrikuntza ugarirekin

Zornotzan aurkeztu dute gaur Master Kaiola lau eta erdiko pilota txapelketaren X. edizioa, eta aurtengoa ez da edizio arrunta izango. Urtez urte sendotuz joan den afizionatuen arteko lehiaketak jauzi kualitatiboa eman du aurten, antolakuntzak iragarritako berrikuntzek erakusten dutenez.

Aurtengo nobedade nagusietako bat da adin muga kentzea, bai gizonezkoen mailan, bai emakumezkoenean. Orain arte 23 urtez azpikoentzat zegoen zabalik txapelketa, baina aurtengoan afizionatuen mailako edozein pilotarik parte hartu ahal izango du. “Atea irekitzeak maila handiagoa ematen dio txapelketari”, adierazi du Gorka Otaduy antolatzaileak gaur goizeko prentsaurrekoan.

Bestalde, pilotarien hautaketa ere aldatu dute. Orain arte gonbidapen bidez osatzen zen parte-hartzaileen zerrenda, baina aurten izen-emate irekia egin dute. Hasierako zalantzak bazter utzita, erantzuna “oso positiboa” izan da. “Epea ireki bezain laster konturatu ginen Master Kaiola afizionatu mailako egutegian errotuta dagoela”, azaldu du Otaduyk. Horren atzean, bere esanetan, Kepa Arroitajauregik eta Ekhi Ziarrustak azken urteetan egindako “lan bikaina” dago.

Partiduak: ordutegi berriak eta frontoia biziberritzeko apustua

Jokatzeko egunak ere aldatu dira: aurten partiduak zapatu arratsaldetan eta domeka goizetan izango dira, frontoira jende gehiago erakartzeko helburuarekin. Aurreko urteetan bariku iluntzeetan eta domeka arratsaldetan jokatzen ziren.

Txapelketako egitura honakoa izango da: emakumezkoetan maila bakarra egongo da, zortzi pilotarirekin; gizonezkoetan, berriz, bi maila izango dira —gazteak eta nagusiak—, bakoitza 32 pilotarirekin. Parte-hartzaileen artean eskualdeko hainbat pilotari daude: Aingeru Bernaola (Mañaria), Faben Ituarte (Atxondo) eta Luken Atutxa (Elorrio), besteak beste.

Faboritoak eta promesak jokoan

Txapelketak maila handia erakutsiko du aurten. Faboritoen artean daude Rekalde, Ormaetxe, Karregal, Fernandez, Amiano eta Zubizarreta, azken hau belauneko lesio batetik itzuli bada ere. Gazteen artean, Oihan Etxeberria oiartzuarra (18 urte) arreta berezia merezi duen izena da, baita Xabier Apaolaza ere, iaz finalera iritsi zen sorpresa emanez.

Lehen jardunaldia apirilaren 11n jokatuko da. Finalerdiak ekainaren 14an izango dira eta final handiak ekainaren 21ean.

Sariak ere ez dira makalak: nagusien mailako txapeldunek 700 euro jasoko dituzte, eta gazteen mailakoek, 400 euro.

+ Irakurri

Denboraldi Amaierako Jaia Amorebieta-Etxanon

2025/04/28

Bizkaiko Mendizale Federazioak urtean zehar adingabeentzako hainbat jarduera eskaintzen ditu (mendi-irteerak, egonaldiak, tailerrak, lehiaketa-jarduerak…). Mendi-irteeren denboraldiari amaiera emateko, datorren maiatzaren

Mendi-Kolonietako izen-emateak | Belagua 2025

2025/04/28

2025eko Mendi-Koloniak martxan daude! Aurten, Euskal Mendizale Federazioa (EMF) eta Nafarroako Mendizale Federazioa (FNDME) elkarrekin antolatu ditugu, Belagua eta ingurune

Udaberriko Abentura Pirinioetan: Arroilen Jeitsiera

2025/04/22

Zornotzako Mendi Taldeak proposamen berezi bat prestatu du udaberri honetarako, mendia eta abentura uztartu nahi dituztenentzat: Pirinioetan arroilen jeitsiera egiteko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only